Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean Akondia airetik ikusi daiteke,
eta 1953. urteko argazkiak daudenez, argiago ikusten dira lubakiak eta
mortero plataformak:

http://tr.im/nIKW

Toki berdina, baina 2006ko argazkian
http://tr.im/nIL4

Gari

2009/6/7 Gari Araolaza <[email protected]>:
> Gaur goizean egin dugu Akondia eta Kalamuarako buelta, 36ko gerrako
> tokiak ezagutzen. Oso interesgarria izan da Oier Gorosabelen
> gidaritzarekin egin dugun buelta. Nik gauza piloa ikasi ditut, eta
> hori, bisita erdia bakarrik eginda itzuli naizela etxera.
>
> Akondiako zatian egon naiz ni. 9:30tan elkartu gara Usartzan 10-12 bat
> lagun, eta Errepublikazaleek egindako bidetik igo gara maldan gora
> (bide normala golpistek hartuta omen zeukaten) eta han ikasi dugu non
> egon ziren mortero posizioak, 40 metroko tunela, lubakiak, bide
> babestuak eta abarrak. Gero bi lerroen arteko zelaia gurutzatu eta
> Akondiako gurutzera iritsi gara. Han zenbait testu irakurri dizkigu
> Oierrek, frentea han egon zen 7 hilabeteetan egin zuten bizitza
> laguntzen ulertzen lagundu digutenak.
>
> Handik ni etxera joan naiz, baina besteak Kalamua aldera jarraitu
> dute. Kontatuko dute nola bukatu den. Nere argazkiak hemen:
> http://www.flickr.com/photos/garaolaza/tags/akondia/
>
> Eskerrik asko Oier, oso goiz interesgarria izan da. Hainbeste aldiz
> bertan ikusitako zuloek zentzua hartu dute.
>
> Gari
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to