Ni gaur goizean egon naiz Gasteizen eta estreinatu dot autopista osorik. Gasteizera iristerakoan "Lakua" jarraitu dot eta inpresioa eman dit zuzen joan beharrean piskat bueltatxoa egiten duela bidoak gasteizko kanpoaldetik. Gero urtetzerakoan Luistxok esandakoa. Joateko erabilitako autopista topatu ezinik. Azkenik ohiko bidetik irten dut eta Lukora iristen ari nintzela hartu dut autopista.
Bide batez... Erle bat sartu zait kotxean eta nahikoa lan begi bat errepidean eta bestea erlean jarrita gidatzen, baina hala ere, halako batean oso toki polit bati erreparatu diot. Eskoriatzara iritsi aurretik zela esango nuke, autopista ondoan benetan oso auzo polit bat ikusi dut, mendi magalean, eliza eta lau etxe. Gero tunelean sartu naiz eta akabo, erleari begira berriz. Zarimotz edo horrelako zerbait uste dut jartzen zuela tunelean. Izan liteke? oier. 2009/6/22 Gari Araolaza <[email protected]> > Egia da, bai. > > Nik familia politikoa daukat Gasteizen eta benetan, 8 urte inguru > kostatu zait bide egoki bat aurkitzea (semafororik gabe, batez ere). > Noski seinalerik ez, baina bidea ere ez da "oso zuzen eta lojikoa"! > > Hainbeste, egun batean Tagzanian bide osoa markatu nuela, eta beste > batzuk ere antzerako bidea gomendatu didate: > > http://www.tagzania.com/bigmap/user/gari/wayout/ > > Gari > > 2009/6/22 Luistxo Fernandez <[email protected]>: > > gaur ikusi dot notiziero baten Arabako Diputazioa be hasiko dala A-1 > > autopistaren aldeko kanpainan... "Itsasertzera iristeko" edo holako > > lemaren bat, Donostiara joateko modua a1-a8 konbinazioa dala, eta ez > > ez N-1 > > > > Donostian be badagoz kartelak a1 horren alde, gasteizera juateko modu > > zuzenena hori dala... > > > > Akaso Donostiatik Gasteizera bai... baina Gasteizko zentrotik abiatu > > eta ap-1 autopista topatzeko MAGIA jakin behar da. Ez dago modu > > santurik bide zuzenera jotzeko, puff. Donostiarako kartelak jarraitzea > > ez da bidea, prezisamente. > > > > Luistxo > > _______________________________________________ > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: > [email protected] > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
