2009/6/22 Oier Araolaza <[email protected]>: > Bide batez... Erle bat sartu zait kotxean eta nahikoa lan begi bat > errepidean eta bestea erlean jarrita gidatzen, baina hala ere, halako batean > oso toki polit bati erreparatu diot. Eskoriatzara iritsi aurretik zela > esango nuke, autopista ondoan benetan oso auzo polit bat ikusi dut, mendi > magalean, eliza eta lau etxe. Gero tunelean sartu naiz eta akabo, erleari > begira berriz. Zarimotz edo horrelako zerbait uste dut jartzen zuela > tunelean. Izan liteke?
Bai, Zarimutz da lekua. Oso ederra. Autopista inauguratu genuen momentuan ikusi, eta erabaki genuen hara joango ginela, eta egin genuen. Gatzagako errepidetik joaten da hara, lautada bukatzen den tokian, eskumara hartuta. Kuriositate bat toki hartan: hegazkin piloto baten omenezko harria dago, gerran hegazkina jo eta parakaidasean salto egin omen zuen. Gero bere buruaz beste egin zuen edo. http://www.flickr.com/photos/oxirondo/3476354769/ http://frentesdeeuzkadi.blogspot.com/2009/02/estela-de-un-piloto-aleman-de-la-lc-en.html Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
