> handiak ikusten ditut Eibar eta Bilbo artean. 'Planificación y Gestión > Cultural' irakasgaian hiri bati buruzko lana egin behar genuen. Eta > irakasleak debekatu egin zigun Gernika, Zornotza edo Durangoren mailako > herriei buruzkoak egitea. 'No me cuenten las maravillas de su pueblo porque > no se las voy a admitir. Gernika, Amorebieta, no son ciudades, son pueblos'.
Bihar parte hartzen dut nik planifikazio estrategikoari buruzko ikastaro batean (http://www.bm30.es/hcparticipa_uk.html) eta kontrakoa defenditzen dut: tamaina eta izaera kontutan hartuz, sinpleki bada ere hiri eta herri guztiek behar dute planifikazioa, hau da zer izan eta norantz jo nahi duten hausnartu, erabaki eta planifikatu behar dute. (badago kontrakoa defendatzen duena ere, planifikazioa okerrerako dela) Horretaz aparte, zure irakasleak Durango egitea debekatu eta Eibar admititu ... ba ez dut ondo ulertzen. Gaur egun Durango Eibar bezain urbanoa da, eta biztanle aldetik handiagoa da Durango. Bestalde, asko maite dut Bilbo, baina esate baterako Tokio, Sao Paulo, Mexiko, London edo New York-ekin konparatuz, bada ... Durango Bilbokin konparatzea bezala da :-) eneko _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
