Polita litzateke euskarazko saiakera idaztetik bizimodua ateratzea, baina
gazteleraz eta frantsesez idaztetik ere nik dakidala saio-egile bakar bat ere
ez da bizi
Derrida bezalako jainko batek baditu frantsesez 2.000 ale saltzera iritsi ez
diren liburu bikain askoak
Beheko estekan Iban Zalduaren gogoeta interesgarri bat duzu, sorbaldaren
gainetik atzerritarrei begira idazten duten idazle afrikar eta euskaldunei
buruz, Obabakoak-ek Sari Nazionala jaso zuenez geroztik geroz eta maizago
gertatzen baita.
Ibani erantzunez, Jurgi Kintanak hauxe dio:
"Gaur egun ere, euskal idazle bat ezin bizi daiteke euskal irakurleentzat
idaztetik soilik. Sinplifikatuz lau aukera daude:
1) Errentista izan eta diru kezkarik gabe euskaraz idaztera dedikatu (ez dut
halako kasurik ezagutzen)
2) Literaturarekin zerikusi gabeko ofizio batean aritu eta aisialdian euskaraz
idatzi (adib: Saizarbitoria)
3) Literaturarekin zerikusia duten ofizioan aritu (itzulpenak, enkarguzko
lanak...) eta aisialdian euskaraz idatzi (adib. Koldo Izagirre)
4) Norbere gustuko literatur lanetara dedikatu, eta ohartu soilik euskaraz
idatziz (euskal merkatura mugatuz) ez dagoela bizibiderik (adib: Atxaga)
Eta hor kokatuko nuke nik Ibanek aipatzen duen azken urteetako joera euskal
idazle batzuen arten "merkatu zabalak" bilatzeko. Ez da auzi ideologiko bat
(euskaldunak gutxiestea, edo kanpora begira egon nahi bat). Baizik bizibideak
ezarritakoa. Gure euskaldun irakurleen auzia konpontzen ez den bitartean (eta
segurki ez da inoiz konponduko) 4 aukera horiek baino ez dira posible izango."
http://eibar.org/blogak/volga/archive/2009/06/16/elizabeth-costello-eta-nobela-afrikarraren-auzia-hots-euskal-nobelarena
----- Original Message -----
From: leire narbaiza arizmendi
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Monday, July 06, 2009 12:08 PM
Subject: Re: [eibar] After-Potter
Badakit, bai, euskeraz idazten dozuenok segiduan aberasten zariena.
Literaturak euskeraz sekulako etekin ekonomikuak emoten dittuela!
Ez ala?
leire, adaar-soiñuan
2009/7/6, markos zapiain <[email protected]>:
Leire, irabazpidezko ondasunak edukita ere, ezin alderatu liburuen bidez
eta euriborraren jaitsieraren bidez jaso dezakezuna, oraingoz behintzat ez
----- Original Message -----
From: leire narbaiza arizmendi
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Monday, July 06, 2009 10:46 AM
Subject: Re: [eibar] After-Potter
Errezoia daka Ibanek, Markos! "Bienes gananciales" eukiko dittuzu, ezta?
Zuen famelixako liburuen marketiña jo ta sua dabil zerrendan!!
leire
2009/7/6, Iban Zaldua Gonzalez <[email protected]>:
Markos, gizona, horren deskaratua izatea ere...
Iban Zaldua.
markos zapiain <[email protected]>(e)k idatzi du:
Peru lako 11 urteko mutikoek oso gustura irakurtzen dute Arrate
Egañaren "Hizkuntza sekretuak", batez ere sakonki maitemintzeko joera duten
mutikoak badira
----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez"
<[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Sunday, July 05, 2009 9:27 AM
Subject: [eibar] After-Potter
4 urtez ia gauero eskuz esku irakurri ditut semearekin Harry Potter
sortako azken 4 tomoak. Bart amaitu genuen.
Orain zer? Stieg Larsson?
lagundu, oi zerrenda orojakilea!
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

--------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.