Eskerrik asko, Luistxo. Rarua egitten jatan umiari altuan irakortzia.
Banekixan 10 urtern bueltan zebillela, horregaittik. Izan leike neretako
bakarkako afiziñua dala.
Eta nikolas txikiriren abeturak? Nik edade horretan irakorri neban
lehenengua gaztelaniaz. Oin frantsesez be badakat udarako, eta euskeraz 3
liburu-edo dagoz. Azkena nahiko potolua.
Asko disfrutau neban Nikolastxikirekin!
Enid Blyton gure sasoian erregiñia zan. Igual, gaur egun, sinpleegixa? Egin
probia
leire

2009/7/5, Luistxo Fernandez <[email protected]>:
>
> 2009/7/5 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>:
> > Luistxo, neri zure eskaeriak kuriosidadez bete nau. Alde batetik, zenbat
> > urte dakaz Peruk?
>
> 11.
>
> > Eta bestetik, zelan egitten dozue alkarrekin irakortzeko, altuan? liburu
> > bikin?
>
> altuan, neuk, alabiak be entzuten dau (5 urte oin), askotan lokartu
> izan den arren. Potterren amaiera-amaieran, Liliri irribarre berezia
> eragin dion detailetxo bat ageri da... baina ezin dizuet kontatu ja ja
>
> Azken liburu hori, Iñaki Mendiguren sorta osoaren itzultzaileak
> espreski dedikatua oparitu zigun.
>
> > Semiak ez daka bakarrik irakortzeko edaderik?
>
> Bai, baina hasi ginenean ez zeukan soltura handirik, eta gaueko ipuin
> irakurketa edo kontaketa, hasi ginen Lilirentzat bere adineko zeozer,
> eta Perurentzat Potterren pasarte bat.
>
> Azken liburuan batez ere, berak ere irakurri izan ditu bere tarteak
> bere kasa, ikastolan irakurketa ordua zeukatenean adibidez. Nik beste
> tarte batzuetan "harrapatzeko" irakurri behar izaten nuen, interes
> handiarekin hori bai.
>
> Aste honetan uda-kirol kontu batera apuntatu da. Autobusez joan
> beharra zeukan (45 min. joan, 45 min. etorri) eta ordutegiengatik 30
> minutu zain egon behar bakarrik kiroldegian bere klasea hasi arte.
> Akordioa egin genuen egun batean Nintendoa eroango zuela, hurrengoan
> irakurketa, tarte hori betetzeko. Barixakuan nintendo tokatzen zen,
> baina Potter amaitzeko irrikaz, lo nunca visto, liburua eroatea
> erabaki zuen.
>
> Halandabe, beste irakurketa batzuekin ez da asko engantxatu...
> Komikiak bai, eta Rokandio txikixan moduan, Geronimo Stillton,
> deboratu izan ditu horrek. Baina ez daude euskaraz. Norbaitek
> editorial bat badauka, eros ditzala eskubideak eta itzuli, nik uste
> salduko direla.
>
> Neuretako be une polita da gaueko irakurketa, altuan eta elkarrekin
> sorta luze bat irakurtzeak badu grazia, eta momentu sentimental bat
> da. Eta Lilirentzat ere polita da. Hortaz... ez dakit. Euskarazkoa
> izan beharko luke...
>
> Hobittaren ideia gustatu zait. Baina gero Eraztunen Jaunarekin
> segitzeko... zelan pelikulak ikusiak ditugun. Igual horretara ez gara
> pasatuko. Potterren sortako 4 liburu horietan (4.etik 7.era)... 4ean
> pelikula amaitu aurretik ikusi genuen, baina ez zen plazer bera.
> Besteetan aldrebes (bueno, 5.a, liburu amaitu ostean ikusi genuen). 6.
> eta 7. liburuaren filmik ez da estreinatu. Baina Hobitta-... pelikula
> ere egiten dabil zuzendari newzelander hori, ezta?
>
> Bostak, Los cinco...  horiek ere euskaraz ideia ona izan daiteke. Eskerrik
> asko.
>
> Luistxo
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to