Kontatu nizuen nola Potterren ostean beste zerbaiten bila nenbilen umeei gauez irakurtzeko...
Hobbita gomendatu zenuten batzuek. Eta horrekin dihardugu. Baina oraintsu, beste liburu bat jausi zait eskuetara, Gose Jokoak. http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?id_libro=454 akaso balio zezakeen... Perurentzat, bederen, pre-teen egoeran dagoenez (Peru, 11 urte). Txikiarentzat (5 urte), lartxo, baina bueno... Nik irakurri dut jada. Bitxia da Gose Jokoak hau ze zientzi-fikzioko 2008ko arrakasta berri bat da, Suzanne Collins amerikanoarena. Nerabeentzako fantasia distopiko "Disney-gore" samar bat. Trilogia baten lehen alea ei da... bigarren alea irten da ingelesez. Disney-gore esan diot ze, bueno, odola eta beldurra eta halako gauzak daude, hala-nola Twilight trilogian (otso-gizaki nerabeak institutu batean: hau ez dut irakurri, baina filma ikusi nuen, eta Peruk gogoko izan du), baina aldi berean erromantze nerabeak... sexu barik baina. Gauza bat aipagarri: best-seller bat azkar-azkar euskaraz... ez da ohikoa. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
