Pertsonaien desagertzea funtsezkotzat duen eleberri hau gure panoraman hain berezi egiten duena, beharbada, bertatik maitasuna eta sexua osotoro desagertu izana da
Unai Elorriagaren beraren eleberrigintzan ere maitasuna oso garrantzitsua izan zen "SPrako tranbia"n, baina gero mehetzen joan da "Vredaman"en Samuelen eta Piedaden arteko ezintasunera mugatzen zen, eta "Londres kartoizkoa da" izugarri honetatik berriz zeharo desagertu da. Hain zuzen, berunezkoak izan daitezke maitasunik gabeko munduak, baina batzuetan kartoizkoak izaten dira, eta materia biziki noblea duzu kartoia. Zergatik? Ez da txarra "Londres kartoizkoa da" irakurtzea egia balira bezala Elorriagak Berria-n Ainara Gorostizuri bota zizkion argibide aizunak eta aztarna faltsuak, zeren horrela intrigak eta ezustekoak irabazi egiten baitu. http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-06-06/046/002/%C3%87Nire_literatura_aldatu_dut%C3%88._Uda_ondoren_plazaratuko_du_laugarren_nobela_%C3%94Londres_kartoizkoa_da%C3%95_Elkarrekin._Aurrekoetan_egindakoa_desegin_berrasmatu_eta_aldatu_du._Diktadura_gogor_bateko_minaren_kontakizuna_teilatu_gainean_kokatu_du._Unai_Elorriaga._Idazlea.htm
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
