Zergatik ordea izenburuko "Londres"? Zergatik hain zuzen kartoizkoa?

Baliteke izenburuko "kartoizko" horrek Vredaman-eko pasarte honekin zerikusia 
izatea (47 or.):

"Mateok, liburuak lapurtzera joaten zen bakoitzean, kartoi bat eramaten zuen 
poltsikoan. Kartoi deigarria eramaten zuen; kartoi gorria, berde 
fosforeszentea, horia. Eta lapurtutako liburuaren apalean uzten zuen Mateok 
kartoia, eta idazten zuen: 'Hemen zegoen liburua lapurtu dut.' Ondoren, 
liburuaren egilea idazten zuen kartoian, izenburua, argitaletxea, urtea eta, 
astia bazuen, identifikazio zenbakia ere bai."

 

"Londres kartoizkoa da"n, "Eskualde" zehaztugabe batean kokatzen dira 
gertaerak: Ikazkinen Liburu Brodatuaren diktadura ankerra, beronen aurrekariak 
eta ondorioak. 

Londres Eskualde itogarri honetatik ihes egiteko moduko hiriburu zabal bat da. 
Ikazkinen atzaparrak ez dira bertara iristen. Londresen ez dute Liburu 
Brodatuko lege zapaltzailerik: ez dago debekatuta teilatuetan ibiltzea, 
grabazioak egitea; telefonoz ere, nahi adina mintza liteke Londresen. 

Eskualdean, lau medikuk "Errun" izeneko txostenak idazten dituzte: ohi ez 
bezalako zerbait sumatzen dutenean, txosten ofiziala idazteaz gain, benetan 
pentsatzen dutena Errun txostenetan jasotzen dute. Liburu Brodatuaren 
kontrafigura osatzen dute Errun txostenok. Eta Eskualdean arriskua larritzen 
delarik, Londresera joko dute mediku txostengileok. 

Londres kartoizkoa, hortaz, Vredaman-eko kartoia bezala, lapurtutako liburu 
baten ordez dago, Errun txostenek osa lezaketen liburuaren ordez zehazki. Errun 
txostenek egia adierazten dute. Diktaduretan zein gurea bezalako garaietan ere, 
adostasun beroegietako garaietan, egia lapurtu egin behar baitzaio uste 
nagusiari. Arriskatuz lapurtu behar zaio noski; eta batzuetan ez dago egia 
aldarrikatzerik ez bada mozorrotuta, edo gordean. 

Londres beharrezkoa da iritzi nagusia eta egia bat ez datozen heinean. Egiak 
Londresen aurkituko du babesa. Errun txostenetako egia erauzi eta ebatsi egin 
behar zaio, dela diktaduretako ikuspuntu ofizial bakarrari, dela demokrazietako 
kontsentsu zarratu histerikoari. Lapurtu behar ez balitz, agintarien eta hauen 
bozeramaileen borondaterik ez balego gezurra -edo beren uste hutsa besterik ez 
dena- egia bakar bilakarazteko, ez genuke Londresik behar.  



 
  ----- Original Message ----- 
  From: leire narbaiza arizmendi 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Friday, September 11, 2009 2:06 PM
  Subject: Re: [eibar] Londres kartoizkoa da


  Sorpresa ona emon destatzue!
  Ze nekixan nobela barrixa zekanin!
  Nik SP, Van hoff, Vredaman dittut irakorritta. Eta asko gustau jatazen 3rak. 
SP puntazo bat irudittu jatan, diferentia, freskua. eta bestiak gustora
  Apuntauta Londres...
  Negu honetarako? Ia astixa hartzen dodan!
  leire


  Elena Laka<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko iraren 11a 
09:57):


      Ez da txarra "Londres kartoizkoa da" irakurtzea egia balira bezala 
Elorriagak Berria-n Ainara Gorostizuri bota zizkion argibide aizunak eta 
aztarna faltsuak, zeren horrela intrigak eta ezustekoak irabazi egiten baitu.

      
http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-06-06/046/002/%C3%87Nire_literatura_aldatu_dut%C3%88._Uda_ondoren_plazaratuko_du_laugarren_nobela_%C3%94Londres_kartoizkoa_da%C3%95_Elkarrekin._Aurrekoetan_egindakoa_desegin_berrasmatu_eta_aldatu_du._Diktadura_gogor_bateko_minaren_kontakizuna_teilatu_gainean_kokatu_du._Unai_Elorriaga._Idazlea.htm
      Hau da nik Elorriagari irakurri diodan lehen nobela, eta aurrez ezer 
jakin gabe, uste dut horrela irakurri dudala, aztarna faltsu horiei segika. 
Intrigak harrapatu ninduen eta ezin nion irakurtzeari laga. 

      Orain bukatutakoan, berriro irakurri beharko nukela iruditzen zait, 
bukaera jakinda. Baina hori aurrerago, ez orain bukatu berritan. 

      Gomendagarria. 

      Elena 




    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to