Pelikuletan moduan!
Zenbat zoro dabillen gure errepidietan!
leire

Iban Arantzabal<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
iraren 15a 11:05):

> Ertzaintzaren ohar batetik kopiatua:
>
> -----------
> Eibar, ausarkeriaz gidatzeagatik atxilotu dute
> Eibarreko ertzain-etxeko agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo
> trafiko-segurtasunaren aurkako delitu bat egin izana egotzita, N-634
> errepidetik ausarkeriaz gidatzen ari baitzen. Atxilotuak positibo eman zuen
> alkoholemia probetan. Gehienez 50 km/h-ra joan daitekeen tarte batean
> abiadura handiz eta, debeku-seinalea errespetatu gabe, hainbat ibilgailu
> aurreratzen zihoala harrapatu zuen patruila batek.
>
> Gertakaria atzo (astelehena) gaueko hamabiak laurden gutxiagotan jazo zen,
> Eibar (Gipuzkoa) udalerrian. N-634 errepidetik zihoan Ertzaintzaren patruila
> batek maniobra egin behar izan zuen, kontrako norabidean, Donostiarako
> noranzkoan, zihoan ibilgailu batekin aurrez aurre elkar ez jotzeko.
> Ibilgailua abiadura handiz zihoan, gehienez 50 km/h-ra joan daitekeen tarte
> batetik. Gainera, auto horretako gidariak zenbait ibilgailu aurreratu
> zituen, debeku-seinalea errespetatu gabe eta gainerako gidarien segurtasuna
> arrisku larrian jarrita.
> Egoera horren aurrean, patruilak buelta eman zuen eta autoari segika hasi
> zen. Denbora gutxira, ibilgailua aparkaleku batean aparkatuta aurkitu zuten.
> Barruan bi pertsona zeuden eta agenteek identifikatu zituzten. Gidariak
> alkohol usain handia botatzen zuela baieztatu zuten ertzainek, eta, auto
> barruan, hutsik zeuden hainbat garagardo-lata aurkitu zituzten. Ebidentzia
> horien aurrean, agenteek gizonezkoa atxilotu zuten, trafiko-segurtasunaren
> aurkako delitu bat egin izana egotzita.
> Atxilotuak (30 urte) positibo eman zuen alkoholemia probetan eta polizia
> egoitza batera eraman zuten, beharrezko eginbideak burutzeko. Ondoren, aske
> utzi zuten eta, deitzen dutenean, epailearen aurrean agertu beharko da.
> ------------
>
> Iban
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to