Ertzaintzaren ohar batetik kopiatua:

-----------
Eibar, ausarkeriaz gidatzeagatik atxilotu dute
Eibarreko ertzain-etxeko agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo trafiko-segurtasunaren aurkako delitu bat egin izana egotzita, N-634 errepidetik ausarkeriaz gidatzen ari baitzen. Atxilotuak positibo eman zuen alkoholemia probetan. Gehienez 50 km/h-ra joan daitekeen tarte batean abiadura handiz eta, debeku-seinalea errespetatu gabe, hainbat ibilgailu aurreratzen zihoala harrapatu zuen patruila batek.

Gertakaria atzo (astelehena) gaueko hamabiak laurden gutxiagotan jazo zen, Eibar (Gipuzkoa) udalerrian. N-634 errepidetik zihoan Ertzaintzaren patruila batek maniobra egin behar izan zuen, kontrako norabidean, Donostiarako noranzkoan, zihoan ibilgailu batekin aurrez aurre elkar ez jotzeko. Ibilgailua abiadura handiz zihoan, gehienez 50 km/h-ra joan daitekeen tarte batetik. Gainera, auto horretako gidariak zenbait ibilgailu aurreratu zituen, debeku-seinalea errespetatu gabe eta gainerako gidarien segurtasuna arrisku larrian jarrita. Egoera horren aurrean, patruilak buelta eman zuen eta autoari segika hasi zen. Denbora gutxira, ibilgailua aparkaleku batean aparkatuta aurkitu zuten. Barruan bi pertsona zeuden eta agenteek identifikatu zituzten. Gidariak alkohol usain handia botatzen zuela baieztatu zuten ertzainek, eta, auto barruan, hutsik zeuden hainbat garagardo- lata aurkitu zituzten. Ebidentzia horien aurrean, agenteek gizonezkoa atxilotu zuten, trafiko-segurtasunaren aurkako delitu bat egin izana egotzita. Atxilotuak (30 urte) positibo eman zuen alkoholemia probetan eta polizia egoitza batera eraman zuten, beharrezko eginbideak burutzeko. Ondoren, aske utzi zuten eta, deitzen dutenean, epailearen aurrean agertu beharko da.
------------

Iban
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to