Anderrek:
Hori bai, ni ondiokan ez dot lortu umiakin gosaltzia, ogixa, frutia ta
kafesnian asuntua ez jako gustatzen, ondiokan zumonaraja (laranja ura)
eta biberoia nahixao dittu.
Oierrek:
Ez gizona: bakotxak beria, jangoikuan legia. Baiña egixa esaten badeuat,
seasoi honetan tomate asko izan dogu etxian eta "pan a la catalana"
armosau juagu bixok askotan. Badakik: ogixa tostau, berakatzakin
igurtzi, tomatia igurtzi, eta orixo txorrostaria.
Anderrek:
Beste alde batetik ni txikuna biharrian, bizkarrerako ariketak eitten
dittut (nahixao neuke meditaziñua ikastia nere pisukide batek eitten
zeban lez, baña ez dakitt zelan).
Oierrek:
Ariketak ondo jagozak. Hontan be, bakotxak... gustukuen dabena, edo
onduen sentiduarazten dabena.
Anderrek:
Oier, literalki umia kolkotik txintxilizka???
Oierrek:
Ez, figuratiboki. ¡Hain-hain-hain jipixa be enok! ;-)
Normalian umia nerekin badago be, bakotxa gure gauzetan ibiltzen
gaittuk: ni sukaldian, esate baterako, eta bera lurretik zihar olgetan.
Begizeharka begiratzen juat tarteka, arriskuko gauzekin ez dabixala
sigurtatzeko, eta listo(labañak-eta; aulketara igo eta jaustia etxuat
arriskuko gauzatzat hartzen).
O.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.