Bai, uuuu, tira, hemen?, gu? bueeeno... geu dana euskaraz.
    Bai, baina.

    Jakin gura dot, zeuen telefonoetako erantzungailuak zelan dozuez? euskara 
hutsik? euskaraz eta erdaraz? euskara, espainoles eta frantsesez? erdara hutsez?

    Hemen erantzun politikoki zuzena "euskaraz" edo "euskaraz eta ... " izan 
leikez. Baina erraztasunangaittik, lehenagotik horrela zegoelako, egongo zarie 
bakarriz erdaraz dozuenok, tira, aitortuizue hemen. Zuek zarie interesantienak. 
Lasai, penitentzia txiki batekin barkatuko dotzuegu.

    Egongo zarie negozio kontuengaittik, lagun erdaldunei begira, 
konpromisuak... bi hizkuntzetan dozuenok. Codesintax, esate baterako, euskaraz 
eta gaztelaniaz? Elkar, esate baterako, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez? 
PNVa edo EA euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez?

    EHUk, esaten dotzuet nik: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. 
Uniber-tsala bai, gobaitt eragitten dabena be bai.

    Ia ba, erantzunen zain.

    Ima.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to