Enpresan ez dugu erantzungailurik. Telefonoa hartzean euskaraz erantzuten da.
Etxean euskaraz jarri nuen duela 10 urte (independentizatu nintzenean) eta gurasoen etxean duela 14 bat urte jarri nuen euskaraz, aukera egon zen momentuan. Bestalde, badakit erantzungailuan kopla bat grabatuta daukan norbait, Hiru Truku-ren melodia batekin. "Etxian ez dau iñor...." horrelakoren bat kantatzen du. Beste askotan bai, baina hortan ez nauzu harrapatuko Imanoltxu. Gari > Jakin gura dot, zeuen telefonoetako erantzungailuak zelan dozuez? > euskara hutsik? euskaraz eta erdaraz? euskara, espainoles eta frantsesez? > erdara hutsez? > > Hemen erantzun politikoki zuzena "euskaraz" edo "euskaraz eta ... " izan > leikez. Baina erraztasunangaittik, lehenagotik horrela zegoelako, egongo > zarie bakarriz erdaraz dozuenok, tira, aitortuizue hemen. Zuek zarie > interesantienak. Lasai, penitentzia txiki batekin barkatuko dotzuegu. > > Egongo zarie negozio kontuengaittik, lagun erdaldunei begira, > konpromisuak... bi hizkuntzetan dozuenok. Codesintax, esate baterako, > euskaraz eta gaztelaniaz? Elkar, esate baterako, euskaraz, gaztelaniaz eta > frantsesez? PNVa edo EA euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez? > > EHUk, esaten dotzuet nik: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta > ingelesez. Uniber-tsala bai, gobaitt eragitten dabena be bai. > > Ia ba, erantzunen zain. > > Ima. > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
