Azken aldian bada eztabaida adituezin horretako bat. San Mames berriko
finantziazioan psoek diño ez dabela dirurik jarriko erabilera publikorik ez
badaka. Ez dago aditzerik, zer pentsatzen dabe? ez dala musika kontzerturik
egongo? psoek ezin izango dabela mitinik emon gura izanez gero?? Ez daka ez
hankarik ez bururik. Horrek erabilerok lehenago egin dira problema barikan eta
egingo dira.
Non dago, horretara, eztabaidan muina aitatzen ez dana? Zer izan leike
"erabilera publiko bat", fotbal zelai batean, Atletixari eta EAJari aparteko
grazia egiten ez detsena baina psoek begiz jota dakana nahiz eta aitatzen
gaitza izan?? Bakarra bururatzen jata: Espainiako selekziñuan partiduak jokatu
ahal izatia Atletixan eta Bilboko udalan eta Bizkaiko Diputaziñuan oneritzia
jaso behar izan barikan. Esango ete dau azkenian psoeak garbi "Espainiako
selekziñoak San Mames berrixan jokatzen badau Eusko Jaurlaritzan dirua egongo
da estadixoa egitteko baina ez badau jokatzen ez da dirurik egongo"??
i_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.