Imanoltxu, nahiko konspiranoiko ikusten zaitut. Zuk esaten dozu erabilera horiek egin direla lehenago, baina ez da egia. Oso oso gutxitan egin ahal izan dira kontzertuak edo beste modu bateko ekitaldiak.
Kontua da beti preferentzia izan duela futbolak, eta primerakoak gainera (ez jubenilak, ez neskak...). Kontzertuak egin ahal izateko txiripa asko gertatu behar dira, adibidez hurrengo hilabetean partidurik ez egotea (zelaia ez izurratzeko), edo obrarik ez egotea aurreikusita eta abar. Alde horretatik, Jaurlaritzak jartzen duen kondizio hori niri egokia iruditzen zait, baina nahiago nuke diru publikorik horra ez bideratzea. Gari 2009/10/22 Imanol Trebiño <[email protected]>: > Azken aldian bada eztabaida adituezin horretako bat. San Mames berriko > finantziazioan psoek diño ez dabela dirurik jarriko erabilera publikorik ez > badaka. Ez dago aditzerik, zer pentsatzen dabe? ez dala musika kontzerturik > egongo? psoek ezin izango dabela mitinik emon gura izanez gero?? Ez daka ez > hankarik ez bururik. Horrek erabilerok lehenago egin dira problema barikan > eta egingo dira. > > Non dago, horretara, eztabaidan muina aitatzen ez dana? Zer izan leike > "erabilera publiko bat", fotbal zelai batean, Atletixari eta EAJari aparteko > grazia egiten ez detsena baina psoek begiz jota dakana nahiz eta aitatzen > gaitza izan?? Bakarra bururatzen jata: Espainiako selekziñuan partiduak > jokatu ahal izatia Atletixan eta Bilboko udalan eta Bizkaiko Diputaziñuan > oneritzia jaso behar izan barikan. Esango ete dau azkenian psoeak garbi > "Espainiako selekziñoak San Mames berrixan jokatzen badau Eusko Jaurlaritzan > dirua egongo da estadixoa egitteko baina ez badau jokatzen ez da dirurik > egongo"?? > > i > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
