Aupa Imanol, azkenean ezin izan duzu lasterketara joan? ea hurrengo urtean! Laster duzu Gasteizen maratoi-erdia, edo Bilbon pare bat ezker eta eskuma aldetik: Santurtzi-Bilbo azaroan eta Las Arenas -Bilbo Abenduan, .. eta beste asko. Animo!
Ondo ibili gara, fresku, ura soberan eta desidratazioaren beldurrik gabe :-) Nire taldea irten aurretik bota du txingorrada handiena, babes bila joan gara, eta hara gaur ikusi eta ikasi dut palmera baten azpian 400 pertsona inguru sar daitezkeela! ardien moduan egon gara txingorradia pasatu harte! Gero bidean ondo portatu da eguraldia, zaparradaren bat eta haizea bidean, baina ez hainbesterako. Antxitxiketan ibilita ez du hotsik egiten, okerragoa da beroa. Haizeak traba pixkat egiten zuen leku jakin batzuetan. Irteera modua aldatu dute Behobian, nik uste hoberako, eta bost bat irteera ezberdinak, 5 minutuka eta partaideen denboren arabera. Gutxi gora behera aldez aurretik pentsatutako denboran amaitu dut nik, niretzat ondo maratoia nabilelako prestatzen. Hemendik hiru astera, azaroaren 29an, Donostian, eta lau ordutik behera egin nahi dut. Joan-etorria autobusean egin dugu Eibartik, 65 lagun, eta nik uste denak ondo eta pozik amaittu dugula. Sailkapenak sarean dagoeneko: http://clasificacion.behobia-sansebastian.com/historico.php zerbait gertatzen bazait edo, bada ez bada, ni izen "ofizialarekin" apuntatzen naiz: Iñigo. Zaindu umiak eta zeu, Imanol, eta ea ikusten garen hurrengo batean fraka motzak jantzita halako zorakeriren batean :-) Eneko 2009/11/8 Imanol Trebiño <[email protected]>: > Kontxo, Eneko, kontaik. Umiak gaixo najittuan, neu be aste hontan pare > bat egunetan makal samar egon nok, eta zelako eguraldia zeguan ikusitta, > lasterketa horretara ez juatia erabaki juat; eta gaur goizian Gasteizen > lehixotik begitzen nebanian pentsatzen najuan "bai, ondo egin dok ez > juaten". > Eta hi? ondo egin dok juaten? Ondo prestatuta juan biharko hintzen. Hi, > kontau gaurko balentria. > > Trebi. > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80 _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
