Juan ziñan , Eneko? Barkatuko destazu, baiña atzoko egualdixa ikusitta burutik jota zagoziela esan bihar detsut!! Enfin! Baikoitza bere zoroak bizi du! leire, teillatupian
2009/11/9, Eneko Astigarraga <[email protected]>: > > Aupa Imanol, > > azkenean ezin izan duzu lasterketara joan? ea hurrengo urtean! Laster > duzu Gasteizen maratoi-erdia, edo Bilbon pare bat ezker eta eskuma > aldetik: Santurtzi-Bilbo azaroan eta Las Arenas -Bilbo Abenduan, .. > eta beste asko. Animo! > > Ondo ibili gara, fresku, ura soberan eta desidratazioaren beldurrik gabe > :-) > > Nire taldea irten aurretik bota du txingorrada handiena, babes bila > joan gara, eta hara gaur ikusi eta ikasi dut palmera baten azpian 400 > pertsona inguru sar daitezkeela! ardien moduan egon gara txingorradia > pasatu harte! > > Gero bidean ondo portatu da eguraldia, zaparradaren bat eta haizea > bidean, baina ez hainbesterako. Antxitxiketan ibilita ez du hotsik > egiten, okerragoa da beroa. Haizeak traba pixkat egiten zuen leku > jakin batzuetan. > > Irteera modua aldatu dute Behobian, nik uste hoberako, eta bost bat > irteera ezberdinak, 5 minutuka eta partaideen denboren arabera. > > Gutxi gora behera aldez aurretik pentsatutako denboran amaitu dut nik, > niretzat ondo maratoia nabilelako prestatzen. Hemendik hiru astera, > azaroaren 29an, Donostian, eta lau ordutik behera egin nahi dut. > > Joan-etorria autobusean egin dugu Eibartik, 65 lagun, eta nik uste > denak ondo eta pozik amaittu dugula. > > Sailkapenak sarean dagoeneko: > http://clasificacion.behobia-sansebastian.com/historico.php > zerbait gertatzen bazait edo, bada ez bada, ni izen "ofizialarekin" > apuntatzen naiz: Iñigo. > > Zaindu umiak eta zeu, Imanol, eta ea ikusten garen hurrengo batean > fraka motzak jantzita halako zorakeriren batean :-) > > Eneko > > > > 2009/11/8 Imanol Trebiño <[email protected]>: > > > Kontxo, Eneko, kontaik. Umiak gaixo najittuan, neu be aste hontan > pare > > bat egunetan makal samar egon nok, eta zelako eguraldia zeguan ikusitta, > > lasterketa horretara ez juatia erabaki juat; eta gaur goizian Gasteizen > > lehixotik begitzen nebanian pentsatzen najuan "bai, ondo egin dok ez > > juaten". > > Eta hi? ondo egin dok juaten? Ondo prestatuta juan biharko hintzen. > Hi, > > kontau gaurko balentria. > > > > Trebi. > > > _______________________________________________ > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: > [email protected] > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > > > -- > Eneko Astigarraga > CodeSyntax > Azitaingo Industrialdea 3 K > E-20600-EIBAR > Tel: +34 943 82 17 80 > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
