Bat nator zurekin, goittik behera, Oier. Politta izango litzake kantatziana. Eta normala kopla etaratzia? Izango zan. Gaur egun arte espresiñua geratu da: Koplak etarako deskue, ezta? Gaztelaniaz be bai: te sacarán cantares. leire
2009/11/9, Oier Araolaza <[email protected]>: > > > Benetan politak dira koplak. "Gitarria eta biolintxua" baliabide hori asko > gustatu zait. "Sorabedarrak" nik "soro(ko) belarrak" bezala ulertu ditut, > baina auskalo. > > Oso kuriosoa egiten zait oraingo honek 1685koekin dituen antzekotasunak. > Bai 1685ko eta 1721eko koplek antzeko bidea egin dute. Errebal inguruan > andra-gizonen arteko harremanak direla eta norbaitek kopla batzuk ateratzen > ditu eta denek juzgauan bukatu dute. > > Niri galdera asko sortzen zaizkit. Horren ohikoa ote zen elkarri mota > horretako koplak ateratzea? Zelan zabaltzen zituzten kopla horiek > (tabernetan kantatuz? kantupaperen bidez?). Epaiketan fiskalak "a capella" > kantatuko zituen koplok edo gitarria eta biolintxuak lagunduta? > > 1685eko koplak Ego Ibarra argitaratu zituenean (1992an) kantatu egin ziren > (Lopez de Luzuriagak proposatutako doinuarekin oker ez banago) eta gero > gutxienez bi diskatan argitaratu dira (Fran Lasuenek aurkezpeneko doinua > erabili zuen eta Hiru Truku beste doinu bat jarri zion) eta bi horiei esker > orain kantatzeko gai gara. Bi doinu horiekin probatu ditut koplak kantatzeko > eta horrela hobeto ulertzen direla iruditu zait. > > Orain urte batzuk Kili-kolo antzerki taldeari enkargatu zion Ego-Ibarrak > Eibarko historian oinarritutako antzerki lan bat. Uste dut umeei zuzenduta > zegoela batez ere, baina niri bigotea oraindik ez zitzaidan gehiegi hazi eta > ikustera joan nintzen. Kili-kolok egindako lan onenetakoa izan zela iruditu > zitzaidan, eta gure ogrosabelek kantari lan txukuna betetzen zuen Eibarko > historiako kantu ezagun batzuk gitarrarekin lagunduz. > > Aber barikurako animatzen jakun, gitarria ekarri eta honek koplok kantatzen > dizkigun!!! Afari batzuetara etorri izan den Josu Garate zerrendakidiak ere > eibarko kantutegi ia-osoa kantatu izan du gitarrarekin, asike, hori be > animau ezkero fenomeno litzateke. > > Legea birritan urratuko dugu horrela. Koplak Ego-Ibarraren baimenik gabe > kantatzeagatik eta doinuak SGAEri ordaindu gabe erabiltzeagatik. > > oier. > > 2009/11/6 <[email protected]> > >> Egoibarran pubikau daben albiste honetan behian pegau doten testua >> agertzen da. >> Bateronbatek ésplikau leike koplak ze esaten daben?? >> >> >> http://egoibarra.com/albisteak/eibarko-artxiboak-eskribautzako-1537-1866-158-kaxa-berreskuratu-ditu >> >> Euskarazko dokumentuak >> >> Euskarak ere badu bere presentzia: 1668 eta 1721eko dokumentu bitan kopla >> zahar batzuk ditugu. Aurrenekoan, Antonia Zabala andreak herriko neska >> batzuen kontra kantatutakoak ditugu. Bigarrenean, Agustin Ezenarro >> botikarioak Angela eta Ana Maria Armona ama-alaben kontrako kereila sartzen >> du bere aurkako koplak egiteagatik. >> >> Hona hemen bigarrenaren transkripzio paleografikoa (Yolanda Ruiz Eibarko >> udal artxibozainak eginda): >> >> Guitarriata biolinchua >> Ederra jacus etorri >> ......................... >> Ederra jacus etorri >> Jaungoycuac baixe estaqui >> ......................... >> Arrabaleco dama ederroc >> Es arren urten echeric >> .......................... >> Trupin jauna orra nundatorren >> Dama ederren ondoriq >> ........................... >> Guitarriata biolinchua >> Achaquiazat arturiq >> ........................... >> Caballeriata perruqueria >> encaxe puntas beteriq >> ........................... >> Tauaquerabi ordabilza >> Sorabedarrez beteriq >> ............................ >> Seyn ezconduba seyn esconsaquia >> Estau iminten dudariq // >> >> Orregayterren ateraeben >> Leen bere lecaytioriq >> ............................. >> Arraguetaco jendeaq >> Leenago dauco jaquiniq >> ............................. >> Trupin jaunorreq >> Sorziraq Jolta utenzedan echeriq >> .................................. >> Urtezedan echeriq >> Dama ederren alderiq >> -- >> Ander Arroitajauregi Aranburu >> ----------------------------------------------- >> http://vihueladearco.blogspot.com/ >> http://web.jet.es/arroitaja/ >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
