Aizue,
Plana egin dezakegu:

sukaldariok afaria prest utzi (menua horren arabera egingo dugu sukaldariok,
sekretuan)
20.00etan geratu Coliseo inguruan, Trinkete garagardotegian adibidez
20.30 dantza ikuskizuna
alkarrekin jeitsi soziedadera

Afarirako ordua, badaezpada, 22.00etan. Beranduegi? Ez zaizue gustatzen?
josu.





Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 09a
12:32):

>
> Badakit afaria dagoela ostiralean, baina kozinero egingo ez duzuenok
> baduzue aukera afari aurretik Coliseoan dantza ikuskizun interesgarri
> batekin gozatzeko. Ordubeteko kontua da. Ni emanaldi ostean, 21:30ak
> alderako agertuko naiz afarira.
>
> Ertza konpainiaren Look dantza ikuskizuna EibarrenAsier Zabaletak
> zuzentzen duen Ertza konpainiak Look ikuskizuna aurkeztuko du datorren
> azaroaren 13an Eibarko Coliseo antzokian. Hiru dantzarik, Pilar Andres,
> Carla Fernandez eta Asier Zabaletak berak, gure gizartean itxurak duen
> garrantziaz gogoeta egingo dute, dantzaren bidez, eta etengabe pantaila
> berezi batean ikusiko diren bideo berezien bidez.
>
>
> http://www.dantzan.com/blogak/kezka/ertza-konpainiaren-look-ikuskizuna-eibarren
>
> Ertza: Look
> Azaroak 13, ostirala, 20:30
> Coliseo antzokia, Eibar
> Sarrera: 8 €
> http://www.generaltickets.com/
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to