JOsuk:
Gauza bat esan nau. Nor-nori-nork behar zen tokian, nor-nork aditza.
Gauza bat esanarazi nau. Nor-nori nork behar zen tokian, nor-nork
aditza, berriro.
Ez dot ulertzen zergatik "esan nau" bai, baina "esanarazi nau" ez.
Biak dira nor-nork erabiltzea nor-nori-nork beharko lukeen
tokian... ala?
"esan nau", gramatikaren arabera, txarto dago; hala ere, toki
batzuetako hizkeretan normala da; adibidez, Oiartzun-Hondarribia
inguruan. Ez dakit zuen alderdi horretan halakorik egiten den.
x.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.