Zibilek esan naute,
biziro, egoki,
Tolosan behar dala
gauza erabaki;
giltzapian sartu naute,
poliki-poliki:
negar egingo luke
nere amak baleki.

Jesus tribunalian
zutenian sartu,
etzion Pilatosek
kulparik bilatu;
nigan ere arkitu ez arren,
ez naute barkatu;
zergatik ez dituzte
eskuak garbitu?

Kartzelatik atera
fiskalen etxera,
abisatu zidaten
joateko berehala.
Ez etortzeko gehiago
probintzi honetara;
orduan hartu nuen
Santander aldera.

http://eu.musikazblai.com/urko/zibilak-esan-naute/

Youtuben "zibilak esan naute" bilatuta aurkitu dudan bakarra, hau:
http://www.youtube.com/watch?v=B9qgudIsX3Y

Ramon Arizaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren
09a 17:12):

>  Zibilak esan naute
>
> Bizi ala hil
>
> Tolosan behar de la
>
> Gauza hau erabaki…
>
>
>
> Gohierri aldean ere edatua izango da nonbait
>
>
>
> Ramon
>
>
>
> *De:* [email protected] [mailto:
> [email protected]] *En nombre de *leire narbaiza arizmendi
> *Enviado el:* lunes, 09 de noviembre de 2009 17:08
>
> *Para:* Eibartarrak zerrenda
> *Asunto:* Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat
>
>
>
> Bai, hankia sartu dot. Koliriñak, adibide hobe billa, aditza ahaztu jata
> aldatzia.
>
> Josu, "esan nau" batuan TXARTO dago. Baitta eibarko euskeran be.
> Xabierek esan daben moduan, Hondarribia, Hernani eta alde horretan
> erabiltzen da. Baitta Lekeittion be. Zegaittik? ez dakitt.
> Esanarazi nau ez dakitt zelan esaten daben. aBAiña seguramente "nau"
> erabilliko dabe. USte dot (uste dot esan dot) ez dabela toki hórretan
> N-Ni-Nk erabiltzen
> gehixago nik ezin dot
> leire
>
> Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
> azaren 09a 14:45):
>
> Ia Leire:
> Supongo" Mikelek ni agurtu nau" esan nahi zenduala.
> Leire, hori ulertzen dot. Oinguan, eta azalpenik emon aurretik be.
>
> Ulertzen ez dotena da:
> "Mikelek zerbait esan nau" ondo egotea, eta
> "Mikelek zerbait esanarazi nau" txarto egotea aurreko kasuaren ondoan.
>
> Eta hori ez didazu azaldu.
>
> Biak maila bereko akatsak baldin badira, eta toki zehatz batzuetan horrela
> erabiltzen badute, bapo. Baina bata bai eta bestea erabili ezin baldin bada,
> hori da ulertzen ez dudana.
>
> oinguan bai? ;-)
> josu.
>
>
>
>
> Baina
>
> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2009eko azaren 09a 14:13):
>
>
>
> Ia, Josu:
> Mikel etorri da (nor). Baiña: Mikelek ni etorrarazi nau (Nor- Nork)
> Nik Mikel agurtu nau (nor- nork). Baiña: Aitak niri Mikel agurrarazi dit (
> nor nori nork)
> elementu gehixago agertzen dira.
> oinguan bai?
> leire
>
>  Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
> azaren 09a 13:32):
>
>
>
> Baina bata bestea bezain zuzen, egoki, oker eta desegokia da, beraz, zure
> hitzetan.
>
> Aintzane, zuk berriz "arazi" horrek aldatu eitten dabela diñozu...
>
> "Eta, Josu, "arazi" aditzakin gabizenez, ezin da konparau zuk ipini dozun
> "esan nau" horrekin, hori kasu berezixa da gaiñera ta. Xabierrek esan daben
> moduan "arazi" aditzak lotzen jakon aditzari kasu bat gehitzen detsa: nor
> bada nor-nork bihurtzen da eta nor-nork bada, nor-nori-nork eta abar."
>
> Hor galtzen naiz.
> josu.
>
>
>
>
>
>  Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2009eko azaren 09a 13:25):
>
>
>
> Josuk:
>
>
> Hori da jakin nahi dudana: "esan nau" erabiltzea onargarria baldin bada
> toki batzuetan, onargarria al da neurri berean "esanarazi nau" toki
> horietan?
>
>
> "neurri berean" bai. Baina bat txartzat jotzen badugu, bestea ere bai
> noski.
>
>
>
> x.
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to