Oso ona! Belaunaldiz belaunaldiko fenomenua!
leire

2009/12/12, Luistxo Fernandez <[email protected]>:
>
> Atzoko anekdota ona da; onegia da asmatua izateko. Zin dagizuet ezingo
> nukeela hoberik asmatu, gogor saiatuta ere.
>
> Zerrenda honetan aipatu izan dugu behin baino gehiagotan Mondegreen
> kontua (euskaraz, Mendigreen), kantuen letra gaizki ulertzeko joera
> humano hori.
>
> http://bit.ly/5TcUAW
> http://en.wikipedia.org/wiki/Mondegreen
> http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/8388
>
> Behin, neuk bizitzan egindako neure lehenenego Mendigreena kontatu
> nizuen...
>
> Aitorren hizkuntz zaharra
> nahi dugu zabaldu
> munduaren aurrean
> bisontia saldu
>
> Jakina, Pantxoa eta Peioren kantua, ikastolan nik 5 edo 6 urte nituela
> ikasten jarri gintuztena, halaxe zen izatez:
>
> Aitorren hizkuntz zaharra
> nahi dugu zabaldu
> munduaren aurrean
> gizonki azaldu
>
> Baina nik, nola jakin behar nuen zer zen 'gizonki azaldu'. Bisontiak,
> ostera, bakeroen pelikuletan eta Comansiko figuratxoetan, indioekin
> eta...
>
> Ba, ia 40 urte geroago, atzo, afaldu ostean etxean, hasi da neure
> alaba Lili, 6 urtekoa, bere kasa kantuan ikastolan ikasi duen azkena
> eta...
>
> Aitorren hizkuntz zaharra
> nahi dugu zabaldu
> munduaren aurrean
> izokina saldu
>
> Gizonki azaltzea oso zaila da. Saltzen saiatzea, naturalagoa
> euskaldunarentzat.
>
> Luistxo
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to