Atzoko anekdota ona da; onegia da asmatua izateko. Zin dagizuet ezingo nukeela hoberik asmatu, gogor saiatuta ere.
Zerrenda honetan aipatu izan dugu behin baino gehiagotan Mondegreen kontua (euskaraz, Mendigreen), kantuen letra gaizki ulertzeko joera humano hori. http://bit.ly/5TcUAW http://en.wikipedia.org/wiki/Mondegreen http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/8388 Behin, neuk bizitzan egindako neure lehenenego Mendigreena kontatu nizuen... Aitorren hizkuntz zaharra nahi dugu zabaldu munduaren aurrean bisontia saldu Jakina, Pantxoa eta Peioren kantua, ikastolan nik 5 edo 6 urte nituela ikasten jarri gintuztena, halaxe zen izatez: Aitorren hizkuntz zaharra nahi dugu zabaldu munduaren aurrean gizonki azaldu Baina nik, nola jakin behar nuen zer zen 'gizonki azaldu'. Bisontiak, ostera, bakeroen pelikuletan eta Comansiko figuratxoetan, indioekin eta... Ba, ia 40 urte geroago, atzo, afaldu ostean etxean, hasi da neure alaba Lili, 6 urtekoa, bere kasa kantuan ikastolan ikasi duen azkena eta... Aitorren hizkuntz zaharra nahi dugu zabaldu munduaren aurrean izokina saldu Gizonki azaltzea oso zaila da. Saltzen saiatzea, naturalagoa euskaldunarentzat. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
