Eibar.org-eko azken afarixan Eibarko hiztegi berrituaz jardun 
genduan, nik topatu neban (eta ez ei neban topatu bihar), Asierri horren 
gaineko berbalditxo bat eskatu netsan, eta berak 10 minutu jardun horretaz.

 

Berak itxura bai baina edukia ez zala hain aldatua, nik baietz, konparaziño bat 
egin nebala eta aldaketa serixua zegoela, berak ez zebala uste, Serafín 
zebilela horretan eta bera ez hainbeste, baina bere ustez ez zegoela aldaketa 
handirik.

 

a)                  Nik erdarazko "a" letran aurreneko orrixa nakan konparatuta 
hiztegi zaharrian eta barrixan. Zaharrak 64 sarrera zittuen, barrixak bazittun 
horrez gain 45 gehixago eta 4 kenduta.

 

b)                  Asierri entzunta, pentsau neban "ba, tira, biharbada 
bakarrik hor izango da, kasualitate hutsa, eta zoriz beste bi orri aukeratu 
nittun konparaziñua egiteko. "Chismoso" berbarekin hasten dana hartu eta 
konparatu: Zaharrak 67 sarrera, berrixak beste 22 gehixago eta 17 inguru 
kenduta.

 

c)                  Eta hirugarrena "probar" berbarekin hasten dana. Hor 
zaharrak 79 sarrera, eta barrixak beste 30 berri eta lehengo 13 zahar kendu.

 

 

Guztien artean, muestrarako aproposak izan leikezen hiru orri hórretatatik 
atararatako datuetatik, eta beti erdara-euskara atalera dagokionez: zaharreko 
210 sarreretatik 97 barri gehitu ziran, (+- %45), eta 34 kendu (+-%15).

 

            Zera, aldaketa haundixa deritzat.

 

            Sarrera barri hórrek nondik urten daben be begittu dot (larregi 
sakondu barik halanda be) eta bastante zaharran zatiketak dira. Esate baterako, 
eta adibide honetan holaxe izan dan zehatz-mehatz begittu barik, izango 
litzateke:

 

            Zaharrian: "a gusto, placenteramente: Gustora"

            Barrixan: "a gusto: Gustora"

                            "Placenteramente: Gustora"

            (eta gero, jakina, beste sarrerak)

 

            Hiztegia erdaratik abiatuta eta sekuentzialki, ordenian, begittu 
ezkero, aldia dago. Gero euskaratik abiatzen dan zati nagusi horretan ez dakit 
zenbateraino aldatu dan.

 

            Horretan zabizienei, zarata gutxi(egi) atarata, eskerrik asko.



               Trebi.



        
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to