Munillan kontra Gipuzkoako abadien gehiengo haundi bat jarri da. Ez dot
uste eliz jendia mugitzia erraza danikan, horregaittik emoten desta horretarako
benetan kokoteraino-kokoteraino egon bihar dirala. Hala ta guztiz, elizaren
estrukturan fededunak oso gutxi pintatzen dabe; abadiak berriz, kontutan
hartzen dira??
Behean Berriak nola jasotzen zeban notizia hori.
Trebi.
ELIZA
Gipuzkoako Elizbarrutiak Munillaren izendapena salatu du
"Saminez eta kezka handiz" hartu dute Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzain
izendatzea, Gipuzkoako Elizbarrutiko elkarteko ordezkari gehienek, eta
aukeraketan parte hartu ez izana ere kritikatu dute idatzi batean. Ohar hori
110 erretoreetatik 85ek sinatu dute, eta hamalau artzipresteetatik 11k.
Berria.info 2009-12-15 - 17:09:59
Gipuzkoako parrokoen %77ak "horien artean hamalau artzipresteetatik 11k", Jose
Ignacio Munilla gotzain izendatzearekin ez daudela ados esan dute, eta
kaleratutako idatzian arrazoiak eman dituzte: "Gehiengo zabal batek idatzi bat
sinatu du izendapenarekin desadostasuna eta gaitzespena adieraziz". 110
erretoreetatik 85ek sinatu dute oharra; guztira 131 apaizek.
"Saminez eta kezka handiz" hartu dute Munillaren izendapena Gipuzkoako Eliza
zuzentzeko, eta bera izendatzeko "azpi-asmoa eta prozedura salatu" dute.
"Deitoratu egiten dugu hain garrantzitsua den arazoa aurrera eramateko gure
Elizbarrutiaren eta beraren erakunde pastoralen sentimena aintzakotzat hartu ez
izana eta errespetatu ez izana".
Elizbarrutiko lan ildoetatik "urrun" dago Munillaren jardura apaizok esaten
dutenez. Horregatik uste dute ez dela pertsona egokia Gipuzkoako gotzain
izateko.
Orain arte landu duten ildo beretik jarraituko dutela ere adierazi dute
apaizok: "Elizarekiko maitasunak eta gure herria zerbitzatu nahiak eraginik,
behin eta berriz diogu, gure kristau-elkarteen aurrean, urte hauetan egin
ditugun hautapen pastoralei eutsi nahi diegula, eta horien arabera jarraitu
lanean".
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.