Pasa den abenduaren 16an Gipuzkoako Urrezko domina eman zitzaien Gipuzkoako ikastoletako lehen andereñoei Donostian. Gu dantzan izan ginen bertan. 80 andereño inguru zeuden han, tartean Maritere Munduate. http://www.dantzan.com/blogak/kezka/ezpata-dantza-eta-urrezko-domina-anderenoentzat
Bestalde, aipatzen dozun zezenbideko gela horiei buruz. Akaso oker nago, baina nik esango nuke Zenzebideko gela horietan egon zena Arrate Kultur Elkartearen dantza taldea izan zela. Klub Deportiboko dantza taldea (gero Kezka izena jaso zuena) merkatu plaza ondoko gimnasio batean aritzen zen 60ko hamarkada hasieran, eta gero Urkizura pasa, gerora Amalur bezala geratu zen lokal horretara (eta orain Musika Banda eta Ustekaberen ensaio tokia dena, danborrada eta txistulari bandaz gain). Gregorio Santa Cruz aritu zen Klub Deportiboko dantza taldean hasieran, gero hori utzi eta Kulturalean aritu zen dantza irakasten, eta azkenean Arratekoa itxi eta hango ikasleak Kezkara etorri ziren. Ez dut gogoan ziur noiz izan zen hori, baina 66an, omenaldia egin zitzaionean oraindik bi taldeak (Arrate Kultur Elkarteko eta Klub Deportibokoa) aritzen ziren. oier. 2010/1/6 Eneko Astigarraga <[email protected]> > 2009/12/5 Gari Araolaza <[email protected]>: > > Bai, zezenplaza eta kuartelan arteko eskilaretan da, ez da? > > Aste honetan hil zaigu bizpahiru hilebeteetan zezenplazako gela > horietan andereño izan nuen Marisol Aranzeta : > http://www.rememori.com/118559:marisol_aranzeta_unzalu > > Aipatu duzuen Andereñoen webgune horretan, baditu aipamenak Marisol > Aranzetak: > > http://www.xn--eskerrikaskoandereo-d4b.com/pg/search/?tag=Mari%20Sol%20Aranzeta > > Nik egia esan ez dut ondo gogoratzen, baina Serafinen kontaketaren arabera > http://www.ahotsak.com/eibar/pasarteak/eib-029-002/ > Marisol Aranzeta eta Maritere Munduate izan ziren lehen andereño biak > Eibarko ikastolan. > > Portzierto, Zezenbideko bi gela horietan izaten genuen Kezka dantza > taldeko entsaiuak bonberoetara joan aurretik. > > Eneko > > > 2009/12/5 Serafin Basauri <[email protected]>: > >> 1968ko argazkixa: Margarita Murgizu eta Amaia Aseginolaza andereñuak > >> ikastolako ume talde batekin. > >> > >> > http://www.xn--eskerrikaskoandereo-d4b.com/action/file/download?file_guid=173 > >> > >> Serafin > >> > >> Luistxo Fernandez(e)k dio: > >>> > >>> Gaur 13.00etan konektatuz gero hona; > >>> > >>> http://sustatu.com > >>> http://sustatu.com/1259904567 > >>> > >>> web eta proiektu baten aurkezpena, Eskerrik Asko Andereño > >>> > >>> http://www.eskerrikaskoandereno.com > >>> > >>> Luistxo > >>> > >>> > > > -- > Eneko Astigarraga > CodeSyntax > Azitaingo Industrialdea 3 K > E-20600-EIBAR > Tel: +34 943 82 17 80 > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
