Ez dakit Zezenbideko gelatan Kezkak inoiz entsaiatu duen. Nik neuk betidanik
“boberuenian” Plaza zaharraren lokal horietan (gimnasioa, gero grisak
erabiltzen zuten hura) ezagutu dot. Garai horietan Kezkako txistulariek San
Andres eliza azpiko lokaletan entsaitzen genuen Juanito maixu genuelarik,
dantzarixak bonberuenian Sarasketarekin, gerora denok  Bittor Sarasketako
lokal berera Joan ginen. Eta geroago banaketa berriro, ofizioz baino
taldezkakoa.

 

Ramon


Pasa den abenduaren 16an Gipuzkoako Urrezko domina eman zitzaien Gipuzkoako
ikastoletako lehen andereñoei Donostian. Gu dantzan izan ginen bertan. 80
andereño inguru zeuden han, tartean Maritere Munduate.
http://www.dantzan.com/blogak/kezka/ezpata-dantza-eta-urrezko-domina-anderen
oentzat

Bestalde, aipatzen dozun zezenbideko gela horiei buruz. Akaso oker nago,
baina nik esango nuke Zenzebideko gela horietan egon zena Arrate Kultur
Elkartearen dantza taldea izan zela. Klub Deportiboko dantza taldea (gero
Kezka izena jaso zuena) merkatu plaza ondoko gimnasio batean aritzen zen
60ko hamarkada hasieran, eta gero Urkizura pasa, gerora Amalur bezala geratu
zen lokal horretara (eta orain Musika Banda eta Ustekaberen ensaio tokia
dena, danborrada eta txistulari bandaz gain). Gregorio Santa Cruz aritu zen
Klub Deportiboko dantza taldean hasieran, gero  hori utzi eta Kulturalean
aritu zen dantza irakasten, eta azkenean Arratekoa itxi eta hango ikasleak
Kezkara etorri ziren. Ez dut gogoan ziur noiz izan zen hori, baina 66an,
omenaldia egin zitzaionean oraindik bi taldeak (Arrate Kultur Elkarteko eta
Klub Deportibokoa) aritzen ziren. 

oier.

2010/1/6 Eneko Astigarraga <[email protected]>

2009/12/5 Gari Araolaza <[email protected]>:
> Bai, zezenplaza eta kuartelan arteko eskilaretan da, ez da?

Aste honetan hil zaigu bizpahiru hilebeteetan zezenplazako gela
horietan andereño izan nuen Marisol Aranzeta :
http://www.rememori.com/118559:marisol_aranzeta_unzalu

Aipatu duzuen Andereñoen webgune horretan, baditu aipamenak Marisol
Aranzetak:
http://www.xn--eskerrikaskoandereo-d4b.com/pg/search/?tag=Mari%20Sol%20Aranz
eta

Nik egia esan ez dut ondo gogoratzen, baina Serafinen kontaketaren arabera
http://www.ahotsak.com/eibar/pasarteak/eib-029-002/
Marisol Aranzeta eta Maritere Munduate izan ziren lehen andereño biak
Eibarko ikastolan.

Portzierto, Zezenbideko bi gela horietan izaten genuen Kezka dantza
taldeko entsaiuak bonberoetara joan aurretik.

Eneko

> 2009/12/5 Serafin Basauri <[email protected]>:
>> 1968ko argazkixa: Margarita Murgizu eta Amaia Aseginolaza andereñuak
>> ikastolako ume talde batekin.
>>
>>
http://www.xn--eskerrikaskoandereo-d4b.com/action/file/download?file_guid=17
3
>>
>> Serafin
>>
>> Luistxo Fernandez(e)k dio:
>>>
>>> Gaur 13.00etan konektatuz gero hona;
>>>
>>> http://sustatu.com
>>> http://sustatu.com/1259904567
>>>
>>> web eta proiektu baten aurkezpena, Eskerrik Asko Andereño
>>>
>>> http://www.eskerrikaskoandereno.com
>>>
>>> Luistxo
>>>
>>>


--
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

 

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to