Leire, 70. hamarkadaren hasieran Kezka taldea zen, eta klaseak Errebal
merkatuaren gainean zegoen gimnasio batean egiten genituen, Ruski bodegaren
parean.
Baina grisak Eibarra etortzen zirenean lokal horretan egoten ziren, eta orduan
guk ezin bertan dantza ensaiatu.
Orduan zezenplazako garajera joaten ginen ensaioak egitera, karrozak eta
gordetzen ziren toki hartara, baina egun jakin horietan bakarrik.
Elna
----- Original Message -----
From: leire narbaiza arizmendi
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Thursday, January 07, 2010 11:42 AM
Subject: [eibar] Lehengo dantza klasiak (lehen: Marisol Aranzeta , (Lehen
Gaur 13.00 zuzenean Andereñoen omenez))
Aupa, Oier!
DAntzan hasi nintzanian, 74an Musika eskolako lokala zeguan tokixan hasi
giñan, bonberuak be bertan zeguazen (oin erebal indezenterrek txapuziakin
desagertu dana)
Biaña lehenengo klasiak Zezenplazan izan genduazen, ez "El coso"-n, harian,
barrian baiño. Bertan gordetzen zan Sanjuanetako karrozia. Bertan. Oso akordu
garbixa dakat lehengo egun horretakua.
Eta uste dot ordurako Kezka zala.
Ondo segi
leire, dantzarixa
Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren 07a
11:28):
Pasa den abenduaren 16an Gipuzkoako Urrezko domina eman zitzaien Gipuzkoako
ikastoletako lehen andereñoei Donostian. Gu dantzan izan ginen bertan. 80
andereño inguru zeuden han, tartean Maritere Munduate.
http://www.dantzan.com/blogak/kezka/ezpata-dantza-eta-urrezko-domina-anderenoentzat
Bestalde, aipatzen dozun zezenbideko gela horiei buruz. Akaso oker nago,
baina nik esango nuke Zenzebideko gela horietan egon zena Arrate Kultur
Elkartearen dantza taldea izan zela. Klub Deportiboko dantza taldea (gero Kezka
izena jaso zuena) merkatu plaza ondoko gimnasio batean aritzen zen 60ko
hamarkada hasieran, eta gero Urkizura pasa, gerora Amalur bezala geratu zen
lokal horretara (eta orain Musika Banda eta Ustekaberen ensaio tokia dena,
danborrada eta txistulari bandaz gain). Gregorio Santa Cruz aritu zen Klub
Deportiboko dantza taldean hasieran, gero hori utzi eta Kulturalean aritu zen
dantza irakasten, eta azkenean Arratekoa itxi eta hango ikasleak Kezkara etorri
ziren. Ez dut gogoan ziur noiz izan zen hori, baina 66an, omenaldia egin
zitzaionean oraindik bi taldeak (Arrate Kultur Elkarteko eta Klub Deportibokoa)
aritzen ziren.
oier.
2010/1/6 Eneko Astigarraga <[email protected]>
2009/12/5 Gari Araolaza <[email protected]>:
> Bai, zezenplaza eta kuartelan arteko eskilaretan da, ez da?
Aste honetan hil zaigu bizpahiru hilebeteetan zezenplazako gela
horietan andereño izan nuen Marisol Aranzeta :
http://www.rememori.com/118559:marisol_aranzeta_unzalu
Aipatu duzuen Andereñoen webgune horretan, baditu aipamenak Marisol
Aranzetak:
http://www.xn--eskerrikaskoandereo-d4b.com/pg/search/?tag=Mari%20Sol%20Aranzeta
Nik egia esan ez dut ondo gogoratzen, baina Serafinen kontaketaren arabera
http://www.ahotsak.com/eibar/pasarteak/eib-029-002/
Marisol Aranzeta eta Maritere Munduate izan ziren lehen andereño biak
Eibarko ikastolan.
Portzierto, Zezenbideko bi gela horietan izaten genuen Kezka dantza
taldeko entsaiuak bonberoetara joan aurretik.
Eneko
> 2009/12/5 Serafin Basauri <[email protected]>:
>> 1968ko argazkixa: Margarita Murgizu eta Amaia Aseginolaza andereñuak
>> ikastolako ume talde batekin.
>>
>>
http://www.xn--eskerrikaskoandereo-d4b.com/action/file/download?file_guid=173
>>
>> Serafin
>>
>> Luistxo Fernandez(e)k dio:
>>>
>>> Gaur 13.00etan konektatuz gero hona;
>>>
>>> http://sustatu.com
>>> http://sustatu.com/1259904567
>>>
>>> web eta proiektu baten aurkezpena, Eskerrik Asko Andereño
>>>
>>> http://www.eskerrikaskoandereno.com
>>>
>>> Luistxo
>>>
>>>
--
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.