Aupa, Oier! DAntzan hasi nintzanian, 74an Musika eskolako lokala zeguan tokixan hasi giñan, bonberuak be bertan zeguazen (oin erebal indezenterrek txapuziakin desagertu dana) Biaña lehenengo klasiak Zezenplazan izan genduazen, ez "El coso"-n, harian, barrian baiño. Bertan gordetzen zan Sanjuanetako karrozia. Bertan. Oso akordu garbixa dakat lehengo egun horretakua. Eta uste dot ordurako Kezka zala. Ondo segi leire, dantzarixa
Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren 07a 11:28): > > Pasa den abenduaren 16an Gipuzkoako Urrezko domina eman zitzaien Gipuzkoako > ikastoletako lehen andereñoei Donostian. Gu dantzan izan ginen bertan. 80 > andereño inguru zeuden han, tartean Maritere Munduate. > > http://www.dantzan.com/blogak/kezka/ezpata-dantza-eta-urrezko-domina-anderenoentzat > > Bestalde, aipatzen dozun zezenbideko gela horiei buruz. Akaso oker nago, > baina nik esango nuke Zenzebideko gela horietan egon zena Arrate Kultur > Elkartearen dantza taldea izan zela. Klub Deportiboko dantza taldea (gero > Kezka izena jaso zuena) merkatu plaza ondoko gimnasio batean aritzen zen > 60ko hamarkada hasieran, eta gero Urkizura pasa, gerora Amalur bezala geratu > zen lokal horretara (eta orain Musika Banda eta Ustekaberen ensaio tokia > dena, danborrada eta txistulari bandaz gain). Gregorio Santa Cruz aritu zen > Klub Deportiboko dantza taldean hasieran, gero hori utzi eta Kulturalean > aritu zen dantza irakasten, eta azkenean Arratekoa itxi eta hango ikasleak > Kezkara etorri ziren. Ez dut gogoan ziur noiz izan zen hori, baina 66an, > omenaldia egin zitzaionean oraindik bi taldeak (Arrate Kultur Elkarteko eta > Klub Deportibokoa) aritzen ziren. > > oier. > > 2010/1/6 Eneko Astigarraga <[email protected]> > >> 2009/12/5 Gari Araolaza <[email protected]>: >> > Bai, zezenplaza eta kuartelan arteko eskilaretan da, ez da? >> >> Aste honetan hil zaigu bizpahiru hilebeteetan zezenplazako gela >> horietan andereño izan nuen Marisol Aranzeta : >> http://www.rememori.com/118559:marisol_aranzeta_unzalu >> >> Aipatu duzuen Andereñoen webgune horretan, baditu aipamenak Marisol >> Aranzetak: >> >> http://www.xn--eskerrikaskoandereo-d4b.com/pg/search/?tag=Mari%20Sol%20Aranzeta >> >> Nik egia esan ez dut ondo gogoratzen, baina Serafinen kontaketaren arabera >> http://www.ahotsak.com/eibar/pasarteak/eib-029-002/ >> Marisol Aranzeta eta Maritere Munduate izan ziren lehen andereño biak >> Eibarko ikastolan. >> >> Portzierto, Zezenbideko bi gela horietan izaten genuen Kezka dantza >> taldeko entsaiuak bonberoetara joan aurretik. >> >> Eneko >> >> > 2009/12/5 Serafin Basauri <[email protected]>: >> >> 1968ko argazkixa: Margarita Murgizu eta Amaia Aseginolaza andereñuak >> >> ikastolako ume talde batekin. >> >> >> >> >> http://www.xn--eskerrikaskoandereo-d4b.com/action/file/download?file_guid=173 >> >> >> >> Serafin >> >> >> >> Luistxo Fernandez(e)k dio: >> >>> >> >>> Gaur 13.00etan konektatuz gero hona; >> >>> >> >>> http://sustatu.com >> >>> http://sustatu.com/1259904567 >> >>> >> >>> web eta proiektu baten aurkezpena, Eskerrik Asko Andereño >> >>> >> >>> http://www.eskerrikaskoandereno.com >> >>> >> >>> Luistxo >> >>> >> >>> >> >> >> -- >> Eneko Astigarraga >> CodeSyntax >> Azitaingo Industrialdea 3 K >> E-20600-EIBAR >> Tel: +34 943 82 17 80 >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
