Bai, holan biharko leuke, baiña ikusi zer gertau dan Errebaleko orubiakin. Eta atzerago juanda, udaletzeko obriakin! Gure herrixan konstrutoriak agintzen dabe, hori holan da! leire
Mikel Larreategi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren 08a 09:25): > Azken aldian Eibarren egin den aberrazio handienetako bat Corte Ingles > berriaren aurrean daukagu. Hiru etxe bloke egingo zituztela agindu > zuten. Baina saldu ez dituztela-eta bat egiten hasita eta bestea > plastiko batzuekin tapatuta utzi dute. > > Agian ezin da konparaziorik egin, baina pentsatu dendaria zarela eta > ez duzula arrautzarik erosten salduta izan arte. Erosleak arrautzak > eskatzen dizkizunean, orduan baserrira joan baserritarrari arrautzak > erosi eta erosleari saltzen dizkiozu. Euro batzuk beharrean ehundaka > milaka eurorekin. > > Udalak Alfa zegoen lekuan denbora tarte jakin baten etxeak egiteko > baimena emango zion promotoreren bati, baina honek etxe-bloke bakarra > eraiki du eta han utzi du bestea. Gure boletin ofizial bietan > (Gipuzkoakoan eta Bizkaikoan) etorri dira harekin egingo omen > dutenaren albisteak, badirudi azkena pintura eskolakoek hango horma > edo zutabeak margotu egingo dituztela dela. Kalean, hor eraikita > dagoena bota egingo dutela ere entzun dut. Ezin du udalak beste > erabakirik hartu? Seguru badagoela lege-argudioren bat orain > proposatzera noana egiteko, baina borondatea behar horretarako: "nik > (udalak) etxeak egiteko lizentzia eman nizun eta zuk ez dituzu eraiki. > Hainbat (5? 6? 7?) urte pasatu dira eta ez dirudi aurrera egingo > duenik. Lur horiek "erreskatatu" edo "errekuperatu" egingo ditut, ezer > ordaindu gabe, eta hor, adibidez Babes Ofizialeko Etxeak eraikiko > ditut. Bai, Amaña edo Urki puntan, edo Bolinguan, edo Eibarko toki > inakzesibleenetan orain eraikitzen direnak bezala. > > Horrek ere badu bere puntua: badirudi legez X etxe "libre" egiten > badituzu Y BOE egin behar dituzu. Eibarren X etxe horiek hiri erdian > egiten dira (Ego-gainen adibidez), eta BOEak "periferian": Jardinetan, > Urki-kurutzekuan, Amañako puntan bariantearen tuneletako bat atzean > dutela, ... > > Alfa-San Andres-Ego gaineko etxeekin zer? Udalak erreskatatu eta BOEak > egin inor indemnizatu gabe (ez Errebalen bezala, lehen saldotan > erregalatutakoa berrerosten eta norbait aberasten). Baina noski, > horretarako borondatea behar da. 21etik 19k ez dute horretarako > borondaterik izango. > > -- > Mikel Larreategi > http://eibar.org/blogak/erral/es > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
