Uste dot baimena eman eta kitto, emanda geratzen dala. Baina oso errez egin leikena zera da: X enpresak baimena dauka hemen etxeak egiteko eta ez ditu egin nahi, ba ez diot beste inon etxeak egiteko baimena emango, baldin eta proiektu hori ere aurrera eramaten ez badu. Baina seguraski, beste obraren bat interesatzen bazaio, egingo du. j.
leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren 08a 11:34): > Bai, holan biharko leuke, baiña ikusi zer gertau dan Errebaleko orubiakin. > Eta atzerago juanda, udaletzeko obriakin! > Gure herrixan konstrutoriak agintzen dabe, hori holan da! > leire > > Mikel Larreategi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko > urtren 08a 09:25): > > Azken aldian Eibarren egin den aberrazio handienetako bat Corte Ingles >> berriaren aurrean daukagu. Hiru etxe bloke egingo zituztela agindu >> zuten. Baina saldu ez dituztela-eta bat egiten hasita eta bestea >> plastiko batzuekin tapatuta utzi dute. >> >> Agian ezin da konparaziorik egin, baina pentsatu dendaria zarela eta >> ez duzula arrautzarik erosten salduta izan arte. Erosleak arrautzak >> eskatzen dizkizunean, orduan baserrira joan baserritarrari arrautzak >> erosi eta erosleari saltzen dizkiozu. Euro batzuk beharrean ehundaka >> milaka eurorekin. >> >> Udalak Alfa zegoen lekuan denbora tarte jakin baten etxeak egiteko >> baimena emango zion promotoreren bati, baina honek etxe-bloke bakarra >> eraiki du eta han utzi du bestea. Gure boletin ofizial bietan >> (Gipuzkoakoan eta Bizkaikoan) etorri dira harekin egingo omen >> dutenaren albisteak, badirudi azkena pintura eskolakoek hango horma >> edo zutabeak margotu egingo dituztela dela. Kalean, hor eraikita >> dagoena bota egingo dutela ere entzun dut. Ezin du udalak beste >> erabakirik hartu? Seguru badagoela lege-argudioren bat orain >> proposatzera noana egiteko, baina borondatea behar horretarako: "nik >> (udalak) etxeak egiteko lizentzia eman nizun eta zuk ez dituzu eraiki. >> Hainbat (5? 6? 7?) urte pasatu dira eta ez dirudi aurrera egingo >> duenik. Lur horiek "erreskatatu" edo "errekuperatu" egingo ditut, ezer >> ordaindu gabe, eta hor, adibidez Babes Ofizialeko Etxeak eraikiko >> ditut. Bai, Amaña edo Urki puntan, edo Bolinguan, edo Eibarko toki >> inakzesibleenetan orain eraikitzen direnak bezala. >> >> Horrek ere badu bere puntua: badirudi legez X etxe "libre" egiten >> badituzu Y BOE egin behar dituzu. Eibarren X etxe horiek hiri erdian >> egiten dira (Ego-gainen adibidez), eta BOEak "periferian": Jardinetan, >> Urki-kurutzekuan, Amañako puntan bariantearen tuneletako bat atzean >> dutela, ... >> >> Alfa-San Andres-Ego gaineko etxeekin zer? Udalak erreskatatu eta BOEak >> egin inor indemnizatu gabe (ez Errebalen bezala, lehen saldotan >> erregalatutakoa berrerosten eta norbait aberasten). Baina noski, >> horretarako borondatea behar da. 21etik 19k ez dute horretarako >> borondaterik izango. >> >> -- >> Mikel Larreategi >> http://eibar.org/blogak/erral/es >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
