Berau bilatu barikan (egi berdaderua! Azurmendin gaineko kontutxo bat ikusi gura neban) Munillan gaineko bidio batzuk topau dittut Youtuben, titulua "Esperant Munilla" da, hiru kapitulutan, I, II eta III, eta katalan batzuk egin dittue (Catalunyareligio.cat), katoliko progresista katalanen talde bat dirudi. Hiru kapitulu, eta kapitulu bakoitzak 10 bat minutu. Egin dabena oso sinplea da, Euskal Herrira etorri eta bertako bospasei abade ezaguneri alkarrizketa batzuk egin eta hori gertau dabe. Ia dana alkarrizketak diranez ia dana gazteleraz dago. Hementxe dittuzue, nik esango neuke oso onak dirala, telebistan emoteko beste bai, baina lasai, ez dabe emongo, ez ETBn behintzat. Azken batian Euskal Herriko abadien ikuspegixa jasotzen dabe. Ez dot uste honezkero hauek bideok gure inguruan asko ezagutu diranik, seguruenian Kataluiniako Internet zirkuituetan bakarrik hedatu dira, baina benetan onak dira eta merezi dau ezagutzera emotia. Ikusizue.
http://www.youtube.com/watch?v=s0eIqnnEjVI http://www.youtube.com/watch?v=RPQDpX1J-8w&NR=1 http://www.youtube.com/watch?v=363ZwIurQEk Horrez gain, bi egunetan adittu dogu a) psoeko Bono Munillan kontra, b) SER katiak be txarto lagatzen eta c) gure Patxi Lopez be bere aurka. Kasualitatiak ez dira esistitzen, ez horrelakuak. Emoten desta halako batian palmondo batian etzunda egonik kokotzar batek demaseko betondokua emon detsela eta konturatu dira: "Hi! Rouco Kardinalan jomuga ez dok euskal abertzale madarikatuak, pixkat aurrerazale, progresista, dan erozein baino, eta batez be, batez be, psoea, manifestaziñuak azken batian Madrilen egitten jittuek eta". Eta oin itzarri eta eurak be joka hasi dirala. Horrelaxe interpretatzen dot nik. .
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
