Aupa, lagunok!
Ointxe etorri naiz errekauetatik.  Urkuzuko eroskin ikusi dot janari,
konpresak eta umiendako pardelak dabizela jasotzen Tindufeko kanpamentuetara
eruateko. 1,30etan juan naiz eta kotenedoria ixa hutsik zeguan, zapatua
izanda!

Botaizue zeozer, gitxi bada be. Azken aldixan komunidade internazionaletik
jasotzen daben laguntzia ikaragarri bajau da. Abandonauta dakaguz desiertoko
tokirik gogorrenian eta bihar gaittue. Espageti batzuek 0,40 zentimo balio
dabe! Babak 1,10, lentajak 0,80.....Dana zurituan preziuan!

Lekaliak (garbantzuak, babak, lentejak), azukria, pastia, atuna eta sardiñak
olixotan, konpresak eta pardelak eskatzen deskuez. Nahin dan preziokua
bialdu leike, baina holakuetan komeni da noberak erabiltzen dabenak
agintzia, batez be konpresa eta pardeletan. Hor kriston aldia dago eta!

Haitiko modoko katastrofiak be bihar dabe laguntzia, baiña kanpamentuak
katastrofian oin 33 urtian dagoz! kanpaiñiak lurrikara itzel horrekin
koinzididu dau, eta horregaittik seguru nago gitxiago batuko dabela.

Gogorrena, baiña, dendan bertan entzun dot. andra batek gizonakin ikusi
dabenian kontenedoria esan dau: A yo ya les llevaré. Seguru doiala bisittan
umeren bat izan dabelako. Eruango dabela seguru nago; halan da be, ez da
konturatzen umerik bialdu ez daben famelixiak ez dabela bisittak eruandako
erregalurik. Hamengo alkartiak bialdutako laguntzia hobeto banatzen da,
premiña handixagua dakenen artian.

Mesede hori baiño ez detsuet eskatu nahi. milla esker
leire, basamortukua
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to