Spam pixka bat Arrateko Amaren baimenarekin...

Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren
urtarrilaren 29an, ostirala, egingo den urteko ohiko Batzar Nagusira.
Batzarra 19:30tan izango da lehenengo deialdian eta 20:00tan bigarren
eta azken deialdian.

Batzarraren GAI ORDENA hauxe izango da:

   1. Aurreko akta irakurri eta onartzea
   2. Presidentearen txostena
   3. Kontuen gora-beherak
   4. Bazkideen gora-beherak
   5. Zuzendaritza karguen berritzea
   6. Galdera eta eskariak

Bostgarren puntuari dagokionez, batzorde-buru postuak betetzeko nahia
duten bazkideek, Zuzendaritza Batzordea horren jakinaren gainean jarri
beharko lukete Batzarra baino egun batzuk lehenago, nahiz eta
Batzarrean bertan ere aurkez daitezkeen.

Hauek dira bete beharreko postuak:

    * Mendi taldearen batzorde-burua
    * Pilota batzorde-burua
    * Xake-joko batzorde-burua
    * Leize-ikerle taldearen batzorde-burua
    * Urpeko ekintzen batzorde-burua
    * Atletismo batzorde-burua
    * Klubaren presidentea

Eibarren, 2010eko urtarrilaren 14an

Mikel Larreategi Arana
Eibarko Klub Deportiboaren Presidentea
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to