"Eibarko euskararen esakerak...", 88 orrialdian:
"Ondoko Plazentziari eibartarrek esaten ziotena, /tx/, /tx/ ahoskatzen
zutelako. "Plaentziatarreri, autx-errikuaak esaten bagentsen, eurak, euren
aldetik, xapu-errikuak esaten zeskuen eibartarrori""
Zapu herrixa gatxizena ezagutzen neban, baina ez neban pentsatzen
eibartarreri zegokixela, eta beittu eta Durangokoei esaten ei detse.
Eibartarreri be bai??
Autx-herrixana be entzuna nakan, baina nik Hauts-Herrixakin lotzen neban,
eta ez dot uste plaentziatarrak /tz/ /tx/ ahoskatuko zebenik. Eibartzaindiari,
hori [autx] hori nondik etorri leike?, tx ahoskatzen dabe??
Eta kuriositatez, badakizue, gogoratzen dozue inguruko herrixen bestelako
gatxizenik? (hor ez dot sartzen "armaginak" edo "mahoegileak"...), zeozer
politikoki inkorrektuagua, herritarragua, diñot.
biño._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.