Arrasate Zerrajeruak

Deba     Tarinak

Azpeiti   xapuak

Azkoiti   xakelak

Eibar     Fluoreszentiak

 

Ramon

 

"Eibarko euskararen esakerak...", 88 orrialdian:

 

    "Ondoko Plazentziari eibartarrek esaten ziotena, /tx/, /tx/ ahoskatzen
zutelako. "Plaentziatarreri, autx-errikuaak esaten bagentsen, eurak, euren
aldetik, xapu-errikuak esaten zeskuen eibartarrori""

 

    Zapu herrixa gatxizena ezagutzen neban, baina ez neban pentsatzen
eibartarreri zegokixela, eta beittu eta Durangokoei esaten ei detse.
Eibartarreri be bai??

 

    Autx-herrixana be entzuna nakan, baina nik Hauts-Herrixakin lotzen
neban, eta ez dot uste plaentziatarrak /tz/ /tx/ ahoskatuko zebenik.
Eibartzaindiari, hori [autx] hori nondik etorri leike?, tx ahoskatzen dabe??

 

    Eta kuriositatez, badakizue, gogoratzen dozue inguruko herrixen
bestelako gatxizenik? (hor ez dot sartzen "armaginak" edo "mahoegileak"...),
zeozer politikoki inkorrektuagua, herritarragua, diñot.

 

    biño.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to