At 23:48 2010/02/02, you wrote:
>Berbaldia amaitzean berarekin hiru-lau berba egiteko aukera izan dogu. >Gizon zintzoa eta atsegina. > >Bertoko Dudarik ez. Baina, tamalez, malariaren kontrako bere ahaleginek ez dute emaitzarik izan. Patarroyok ez du malariaren kontrako bakunarik asmatu. Saiatu da, baina ez du lortu. 20 urteren buruan, efektibotasunaren zantzurik ez dago. Porrotaren aurrean zilegi da berriz saiatzea, eta txalotzekoa ere bai, baina aurreko emaitzen "arrakastaren" gainean ametsak saltzea, ez zait hain ondo iruditzen. Konferentzia baten izan da Patarroyo saria jaso ondoren, eta zera esan omen du han: http://www.europapress.es/salud/noticia-nueva-vacuna-patarroyo-contra-malaria-rondara-20-centimos-tendra-95-capacidad-protectiva-20100202190033.html "Según Patarroyo, la vacuna tendrá más del 95 por ciento de capacidad protectiva, frente al cerca del 40 por ciento de la anterior, su precio podría establecerse en los 20 céntimos de euro. Además, su administración se realizaría en una sola dosis. " Etorkizunekoak %95eko efektibitatea edukiko duen ikusiko da. Baina bakuna zaharrak %40ekoa izan duela... ez dirudi egia denik. Efektibitate neurri hori egiaztatu izan balitz, erabiliko zen agian hainbat herrialdetan, baina ez, osasun erakundeak edo gobernuak ez dira erabiltzen ari inon Patarroyoren bakunarik. 10 urte baino gehiago da saioak ere egiten ez direna. Wikipediako erreferentzia batzuk http://en.wikipedia.org/wiki/Malaria_vaccine http://en.wikipedia.org/wiki/Manuel_Elkin_Patarroyo eta artikulu luze bat http://www.news-medical.net/health/Malaria-Prevention.aspx Gaur egunean malariaren aurkako ahalegin zientifiko serioena Bill & Melinda Gates fundazioarena da. Bai, Bill Gates Microsoft-en sortzailea egiten ari den lan txalogarrian konfiantza gehiago izan genezakeelakoan nago, Patarroyoren esanetan baino. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
