kaixo,

gehixenok jakingo dozuen moduan, Eibarko ikastoliak 50 urte beteko dittu aurten.
1960ko martixan 11an emon zittuan Mari Tere Munduate andereñuak beran
lehenengo eskolak.
Hilabete barru, 50 urte.

50. urteurrena dala eta, hainbat ekitaldi antolatu nahi dittu
ikastoliak berak (zuzendaritzak eta guraso elkartiak).
Eta materixala bihar dogu: ikastolako argazkixak eta pelikulak.
Zaharrak. Zenbat eta zaharraguak hobeto (azkenengo 20-25 urteko
materixal dexente dago, baina 1960-1975 bittartekua oso gitxi). Tira,
80. hamarkadakuak be interesatzen jakuz, e?

Gehixenbat pelikula zaharrak interesatzen jakuz, super8 formatuan
grabautako pelikulak.
Zuetako iñork ez daka ezer? Zeiñek euki leikiazen?

Materixalik lortzen badozue, Ikastolako arduradunengana jo zeinkie edo
zuzenian neregana.

Eskerrik asko
Asier
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to