Jaurlaritzak zenbaki bakar bat jarri du bere bulegoekin hitzegiteko. Bertara deitu eta handik bideratzen zaituzte. 012 da zenbakia. Printzipioz ideia ona iruditzen zait. Baina hara zer gertatu zaidan.
Multa bat izan nuen. Ordaindu nuen, baina aste batzuk pasata berriz etorri zait multaren jakinarazpena. Nire ordainketa ondo bideratu ote den konfirmatu nahi nuen, ez dela akatsik izan eta ez didatela multa bigarren aldiz ordain arazi nahi. Telefonoz deitu nahi izan dut Trafikora, baina 012 zenbakian adeitsuki jakinarazi didate trafikon ez dute telefonorik hartzen. Ezin inori galdetu nire multa kitatua dagoen edo zer gertatzen den. Orain urtebete arazorik gabe hitzegin nuen trafikoko langileekin, baina orain ez, orain 012a jarri dute, eta dagoeneko ezin da haiekin hitzegin. Eta 012ko langileak ez dauka ideiarik ere nire multaren egoeraz. Bulegora joan beharko naizela esan dit. Hau bai aurrerapena!!! Donostira joan behar dut konsulta alu bat egiteko?? Ez emailik, ez telefonorik! Adelanto handia 012 zerbitzu hau aizu! Leihatila bat aurkitu dut eta han idatzi dut nire kexa. Ez dakit inork kasu egingo didan. http://www.ej-gv.net/o53/visualizador/o53BuzonEuskadi.jsp?por=26&lenguaje=2 oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
