Josu, eibar.org portadan jartzeko modukua dala pentsatzen dot. Zegaittik ez
dozue jartzen?
leire

2010/2/17, Josu Mendicute <[email protected]>:
>
> Hor behean doan mezua jaso dut nire postontzian. Zerrenda honen
> interesekoa delakoan,
> josu.
>
>
> ---------- Birbidalitako mezua ----------
> Igorlea:
> Data: 2010eko otsren 17a 18:22
> Gaia: ‘EUSKALDUNON EGUNKARIA’-REN ALDEKO ELKARTASUN EGUNA
> Hartzailea:
>
>
> ‘EUSKALDUNON EGUNKARIA’-REN ALDEKO ELKARTASUN EGUNA, OTSAILAREN 20AN
>
> Euskaldunon Egunkaria itxi zutela zazpi urte betetzen diren egunean,
> eta Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Egunkaria-ko auzipetuen
> kontrako epaiketa egiten ari diren bitartean, euskarazko egunkari
> bakarraren itxiera salatu nahi dugu, guztion artean elkartasun mural
> handi bat osatuz.
>
> Untzaga plazan egingo dugun ekitaldi berezi horretan, gure herriak
> dituen baliabide ezberdinak erabili nahi ditugu, Egunkaria Libre
> aldarria entzunarazteko: ikastetxeak, musika taldeak, kirol elkarteak,
> dantza taldeak, abesbatzak, elkarte gastronomikoak, dendariak,
> komunikabideak, etab. Guzti-guztiok zaudete gonbidatuta, zuen
> parte-hartzea ezinbestekoa izango dugulako ekitaldi hori gauzatzeko.
>
> Guztion ekarpenekin, eguerdiko 12:30ean hasiko dugun jaialdia antolatu
> nahi dugu, xumea izango dena, baina Egunkaria-ko auzipetuei babesa
> emateko eta Egunkaria-ren itxiera salatzeko balioko duena. Marrazki
> bat, olerki bat, dantza bat, lau berba, kantu bat...zuen irudimena
> behar dugu, mural horri gorputza emateko. Hala, lerro hauen bidez,
> jaialdi horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu Eibarko
> euskalgintzako eragileok.
>
> Ekitaldiari ekarpen bereziren bat egin nahiko bazeniote, eskertuko
> genizueke aldez aurretik jakinaraztea, besteak beste, horren berri
> emateko. Horretarako, honako e-postara idatz dezakezue:
> [email protected].
>
> Orain arte Eibarko herriak Egunkaria-ri adierazi dion babes zabala
> otsailaren 20an ere ikusiko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik
> beroena.
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to