Hor behean doan mezua jaso dut nire postontzian. Zerrenda honen interesekoa delakoan, josu.
---------- Birbidalitako mezua ---------- Igorlea: Data: 2010eko otsren 17a 18:22 Gaia: ‘EUSKALDUNON EGUNKARIA’-REN ALDEKO ELKARTASUN EGUNA Hartzailea: ‘EUSKALDUNON EGUNKARIA’-REN ALDEKO ELKARTASUN EGUNA, OTSAILAREN 20AN Euskaldunon Egunkaria itxi zutela zazpi urte betetzen diren egunean, eta Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Egunkaria-ko auzipetuen kontrako epaiketa egiten ari diren bitartean, euskarazko egunkari bakarraren itxiera salatu nahi dugu, guztion artean elkartasun mural handi bat osatuz. Untzaga plazan egingo dugun ekitaldi berezi horretan, gure herriak dituen baliabide ezberdinak erabili nahi ditugu, Egunkaria Libre aldarria entzunarazteko: ikastetxeak, musika taldeak, kirol elkarteak, dantza taldeak, abesbatzak, elkarte gastronomikoak, dendariak, komunikabideak, etab. Guzti-guztiok zaudete gonbidatuta, zuen parte-hartzea ezinbestekoa izango dugulako ekitaldi hori gauzatzeko. Guztion ekarpenekin, eguerdiko 12:30ean hasiko dugun jaialdia antolatu nahi dugu, xumea izango dena, baina Egunkaria-ko auzipetuei babesa emateko eta Egunkaria-ren itxiera salatzeko balioko duena. Marrazki bat, olerki bat, dantza bat, lau berba, kantu bat...zuen irudimena behar dugu, mural horri gorputza emateko. Hala, lerro hauen bidez, jaialdi horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu Eibarko euskalgintzako eragileok. Ekitaldiari ekarpen bereziren bat egin nahiko bazeniote, eskertuko genizueke aldez aurretik jakinaraztea, besteak beste, horren berri emateko. Horretarako, honako e-postara idatz dezakezue: [email protected]. Orain arte Eibarko herriak Egunkaria-ri adierazi dion babes zabala otsailaren 20an ere ikusiko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
