Gosaria Tiffany's-en, Truman Capote-rena, itzultzailea Koro Nabarro

 

            Truman Capote nobela beltzaren maisutzat saltzen digute eta 
horregatik hartu nuen eleberri hau, mesfidati, liburuaren kontura pelikula 
ezaguna egin zutelako aspaldi, Audrey Hepburn protagonista zela, eta gogoratzen 
nuenarengatik nahiko film indargea. Belaunaldi kontua da, seguru, eta ni ez 
naiz aparta, zuribeltzezko pelikula horiek, 60 urteetakoak, aspertu egiten 
naute. Mentalidadea aldatu da, gure estetika, gure bizikera aldatu da.

 

            Baina liburua diferente izan zitekeen. Askotan esaten da, eta da, 
pelikulek ez dutela letretan dagoena jasotzen. Eta esperantza horrekin, 
literaturan zinean baina konfiantza gehiago jarriz, liburua hartu nuen.

 

            Ba ez. Liburua 1958an idatzi zen, 50 urte baino gehiago bete dira 
harrez gero, eta bai ematen dit urteek atzean laga dutela egilea eta obra hau 
behinik behin. Baliteke aspaldiko urte horietan zeozer berri eskaintzea 
Capotek. Esate baterako, ez dago konparatzerik 58 horretan euskal literaturan 
egiten zenarekin, baina egoera ere horrelakotxea zen, frankismo bete-betean ez 
zegoen toki askorik euskal literatur sorkuntzarako.

 

Baina gaur, liburudenda eta liburutegietan topatzen duguna aldean jarrita, eta 
behin nobela hau irakurrita, nik ez nuke "Gosaria Tiffany's-en" hau 
gomendatuko. Generoak bere bidea egin duelako eta gosari hau, bera jasotzen 
zuen pelikula legez, arestian esan dudan moduan, indarge gelditu da, geza. Izan 
liteke garai bateko literaturaren erakusgarri, baina gaur egun gozatzera joanez 
gero, deskafeinatua. Bukatu orduko ahaztu egingo dut eta apaletatik beste bat 
hartu.



    it

 

 

 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to