Oier G. Ikusi neban El Correon (edo El Diarixuan?) eta neure buruari
preguntau netsan: "zergaittik?". Erantzun posibleak: 1. Besterik gabe, eskini
egin detse eta onartu dau, orrialde bateko gloria, zergaittik ez, berak ez daka
herrarik El Correon kontra. 2. Espeleologia promozionatzen dabix, El Correo
erabili horretarako, zergaittik ez? 3. Bere masai negoziua daka, hor agertzia
bezero batzuen artian prestigioa emongo detsa, negoziua negoziua da.
Atzo edo hereiñun edo, Ander A. Agertu jatan ETBn bere lutier doaiak
erakusten. Amaieria baino ez neban ikusi. Harrittu nindun, baina ni baino
gehixago andria, erdizka euskaraz erdizka erdaraz egitten, eta esaldi berian!!
Neskiari argittu bihar izan netsan: "euskaraz geuk lez daki horraittiok". Eta
lehengo galdera bera: "eta zergaittik?" 1. bezero euskaldun eta erdaldunak
danak pozik laga gura, beharbada gero inor konforme ez gelditzeko 2. drogatuta
zeuan 3. Eszentriko-txoro moduan agertu gura zeban, artistak eta artista
jendiakin lotzen diranentzako onargarrixa eta interesantia egitten dabelako. ;-)
Galdera jeneralak (serixuak) azkenian hauetxek dira, aitatuentzako eta gura
daben beste guztiontzako:
1.. Komunikabidetan agertzeko eskaintzen dotzuenian, aztertzen dozuez onurak
eta kaltiak, etekinak?
2. Aztertu bai baina azkenian erantzuna beti da "bai"? Edo ezta aztertu
bez, beti esaten da "bai". Edo beste modu batez esanda, inoiz esan dozue "ez"?
it
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.