Horrek garraiuan arazua be konponduko leuke. Produktuak ez litzakez buelta-bueltaka ibiliko atzera eta aurrera. Horretara, kamioi gitxiago, errpiadiak libriau, hazia garbixago, eta peajerik ez Etxegaraten. Hori dalako peajian helburua, ezta? :-) leire
Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko marren 05a 10:25): > Proiektu horrek arazo bat dauka: Bidebarrietatik Errekatxura igotzeko > eskilarak jarri behar dituzte, inguruko jendea erosketekin etxera ondo > igotzeko. Baina ez dituzte jeisteko eskilarak jarriko, igotzeko eskilara > mekanikoak soilik. > > Bueno, edo agian igogailuek bezala, funtzionatu dezake 5 minutu igotzeko, 5 > minutu jeisteko, eta horrela egun guztian zehar. Ez baduzue sinisten, ikusi, > ikusi: > http://sustatu.com/1180066624 > > > Ramon Arizaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko marren > 05a 08:39): > > Seguraski dirua aurretatu edo >> behintzat osasuntsuago elikatuko gara eta dirua "geure ondoan" gastatuko >> dugu > > > > Hori da klabea. Marketing mixaren ikuspegitik: > 1. Produktu hobea, ekologikoagoa, freskoagoa, aditibo gabea. > 2. Prezio merkeagoa dendena baino. > 3. Distribuzioa: denak bata bestearen ondoan, hiriaren erdialdean. > 4. Promozioa. Aaaaaaaaaaaaaaaai promozioa. Egin daitezke mila gauza: > salmenten promozioa, publizitatea, mailing, webguneak... ez da txorakeria. > > Webgune batek erakutsi ditzake produktuak. Eta agian erreserbatu ahal > izango litzateke erosketa, eta erosketa hori Merkatu Plazako "consigna" > moduko batean utzi etxerako garraio zerbitzurik ez baldin badago. Horrela > arratsaldean joan ahal izango zinake bila. > > Blog batean kontatu daiteke nola ari diren hazten berdurak. > Lamejornaranja.com-etik niri e-mailak bidaltzen dizkidate kontatzen naranjen > hazte-prozesuan zein puntutan dauden, esaten didate datorren astean agian > gozoagoak egongo direla, etab. > > Produktu berrien denboraldia abisatu daiteke mailing bidez harpidetuei. > > Egin daitezke promozio bereziak: demagun baserritar bat hasi dela ekoizten > intxaurdun ogia. Ba lehen egunean opiltxo txikiak egin eta produktuekin > oparitu. Eta hori egingo duzula iragarri: prentsa lokalak agian aterako luke > notizia. > > > Merkatu Plazak izan dezake etorkizuna, baina ez dut batere erraz ikusten > Plazako guztiak batu, guztiek diru pixka bat jarri eta elkarrekin euren > negozioa bultzatzea. Hori egin gabe, pixkanaka hilko den merkatua baino ez > dute. Eta instituzio publikoetatik ez dut ikusten interesik horrelako ekimen > sendorik lideratzeko. > > josu. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
