10/03/2010 12:07(e)an, Josu Mendicute(e)k idatzi zuen:Esn dudana da
metodologikoki ez dudala zuzen ikusten honakoa:
1. Esatea lo kalte handiagoa egiten duela.
2. Esna jasan dezakegun kaltea "demostratzeko", probak lo gaudela egin.
Ez dut ulertzen nola den hori posible, eta beraz, Asier Arregik
Jaurlaritzaren azterketari zilegitasunik ematen ez dion bezala, nik
ere ez diot ematen zilegitasunik proposamen honek eman dezakeen
emaitzari.
Izan ondo.
josu.
Josu, oker zabiltza nik diodana interpretatzen.
- Ez diot inongo zilegitasunik kendu telekoen azterketari. Neurketak
ondo eginak behar lukete. Zilegitasuna, albistean agertzen den
baieztapenari kentzen diot. Celaak dioena dirudi dela eta ez telekoen
txostenak... nahiz eta kazetariek jasotakoa, Celaaren ahotan, telekoen
informeak hori esaten duela izan. Informeak dioena, neurketa baloreak
legearen barruan daudela da, besterik ez. Hori ez da auzia. Eztabaida,
muga legaletarik behera kalterik eragiten duen edo ez da. Eta muga baino
100 aldiz!!!!!! gutxiagoko maila batekin ari naiz.
- Legeak ez du onartzen inongo eraginik dagoenik efektu termikoez gain,
desberdindu gabe lo edo esna gauden, lau urte ditugun, 10 ditugun, 34
edo 84. Beraz, eta kontutan izanik legeak markatutakoa baino 100 aldiz
gutxiagoko maila batekin ari garela...non ikusten duzu zilegitasun
falta. Gauez, lo ordutan eta bi urteko umeekin (sentsibleagoak direnaren
inongo zalantza gabe) ere esperimentatzea ondo legoke, Legeak beraiek
ere babestu beharko lituzkelako. Baina nahiko makabroa litzateke.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.