10/03/2010 11:08(e)an, Gari Araolaza(e)k idatzi zuen:
Ba begira, ni prest nago Wifi bat alboan dudala lo egiteko, urtebetez,
baldin eta horrekin frogatzen bada Wifia ez dela arriskutsua.
Baina apustuak egiten ari garenez, "halako arriskuak" hartu behar
ditudanez, gutxienez beste aldekoek ere jarri beharko duzue zerbait,
ez?
Gari
Ondo iruditzen zait Gari. Zer nahi duzu "beste aldeak" jartzea?
Oso zuzena iruditzen zait diru dexente eskatzea esperimentua
egiteagatik, kontutan izanik aseguro etxe baten babesik ez genukela
hitzartuko.
Finantziazioa bilatuko dugu, hori bada arazoa. Niregatik, seriotasun
osoz eta diskrezioz egingo nuke, hau izanik azken mezu publikoa,
lehenbailen lanean jarriz, esperimentua ondo diseinatuz eta jarraipen
mediko zuzena eginez.
Asier Arregi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.