Ba pentsau biharko dot Lea-Artibaiko bulego publikoetako biharginak
benetan jende konzientziatua dala, Oier G.ren susmo makurren kontra.
Gaixakin lotuta: Mendia andereñuari adittu netsan irakaskuntzan oso
jarraipen eskasa izan zebala, ehuneko bi edo ehuneko bost edo. Harrigarria
begitandu jatan, irakaskuntza osoa honezkero oporretan dagoelako, baina, neu
inozua, pentsau neban: tira, igual unibertsitateko PASaz dihardu... Gaur
prentsan irakurri dot, ez, ez, Lehen eta Bigarren hezkuntzaz ziharduen, eta
bai, oporretan gelditu diranez (soldatia kobratuz) eta greba egitten zebela
esan ez dabenez (eta ondorioz soldataren zati proportzionala deskontatu ez),
ba Eusko Jaurlaritza honen kontuetarako ez dabe greba egin, eta grebak huts
egin dau irakaskuntzan. Eta gu tonto moduan tratatzen gaituzte.
Definiziñoetan hasi geikez, niretako greba da lanik ez egittia, edozein
aitzakiz, eta ez "greba egitten dozula esan eta dirua deskontatzia".
Ikasliak bai egitten dabe huelgia, nahiz eta bihargin soldatapekuak ez
izan. Eusko Jaurlaritza honentzat horiek ez dira esistitzen. Eta instituto
batian ez bada klaserik emoten lan-uzteak ésitua izan dabelako izan da. Eta
irakasliak esaten badabe eurak klasera juan dirala eta ez dabela klaserik
emon ikaslerik ez zegualako, igual desta, hori huelgia izan da, nahiz eta,
normala dan moduan, hauek ahalegindu dirua jiratzen.
Zifrak emoterakuan tranpak mila egin leikez, bakoitza bere aldera, eta
oingo gobernua lehenena.
Beste kontu bat da huelga batian ésitua zer dan konsideratzia. Eta nik
uste dot egoera batzutan, esate baterako, %10eko lan uztea arrakastatsua
izan leikela. Benetan diñot. Baina hori beste baterako.
Trebi.
----- Original Message -----
From: "oier gorosabel larrañaga" <[email protected]>
To: "los ciberguays" <[email protected]>
Sent: Tuesday, June 29, 2010 8:45 PM
Subject: [eibar] Juerga orokorra
Zalantza existentzial bat sortu jata.
Hain sarri ikusten doguzen huelga orokorretan, bulego publiko guztiak
itxitta ikusteittudaz BETI, Lea-Artibai eskualdian bai behintzat.
Halako egunak, funtzionarixo eta enpresa publikuetako bihargiñak, zer
eitteittuez ¿normal kobrau? ¿Ala enpresa pribauetakuei lez nominatik
deskontatzeakez?
O.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.