Saltsa gehiago:

 

Intokableak benetan politikoak dirudite, eta erresponsabilidade handia dute,
alaber, gobiernuan (bai PP bai PSOE) daudenak sekulako kaja egin dute IVA
rekin ladriloari esker, Banketxeak prestamoak utzaren truke eta sekulako
benefizioak izan dituzte, guzti honen erdian korrupzioa eta partiduen
finantziazioa (gurtelak etabar) soldataba baino konplementoak ere kenduko
nieke.

 

¡Hauek bai benetako errudunak¡

 

Ramon

 



Neri orokorrian ez jata gaizki iruditzen funtzionariuak mediatik gora
kobratzia. Suposatzen da oposaketa publiko baten bidez eskuratu dabela
lanpostua, eta horrek plus bat izan behar dau.

Baina krisi egoera honetan, todo kristo kanutak pasatzen ari danian, ematen
du funtzionarioei ezin diela afektau horrek. 

Enpresa pribatuak eta biharginak gaizki badabiltza, rekaudazioa ere jaitsi
egiten da, eta beraz, administrazioak bere aurrekontuak %15 bajatu behar
baditu (zeozer jartzeagatik jarri dut kopurua, ez dakit zenbat dan zehazki),
horrek administrazioaren partida guztiei eragin beharko lieke. 

Iaz %16 jaitsi zan rekaudazioa EAEn. Diputazioko Kultura aurrekontuak %
24,1% jaitsi dituzte. Funtzionario kopurua iguala danez eta lehengo berdina
kobratzen jarraituko dabenez... 

Eta nondik kendu dute %24a kultura sailean??? Ba oso sinplea da, programa
batzuk eta diru-laguntza batzuk kentzen dituzu eta listo. Hor ez dago ez
funtzionariorik ez sindikatorik zarata aterako duenik. Eta lasai, inori ez
diote eta %5 edo %10 jaitsi soldata. Besterik gabe lanik gabe geratu dira.
Programazio kulturaletan hamar jarduera lerro zeuden tokian orain sei daude,
eta letra handixeiago jarrita, paperean ez da asko antzematen. Artistek
lehen 10 emanaldi ziztuzten tokian orain 4 dituzte. Lehen nahikoa lan
bazuten hile bukaerara iristeko, orain badakite ez direla iritsiko eta
listo.

Abiadura Handiko Trenaren kilometro bat edo San Mames berriaren hamarren
batekin aurrerapen handiagoa egingo litzatekeela? Bai noski, eta ziur
badaudela administrazioaren gastuetan horrelako makina bat poltsa eder
eztabaidagarriak izan daitezkeenak. 

Baina kalean dagoen sentsazioa da funtzionarioek uste dutela beraiei ez
diela afektatzen krisiak, beraiek oposaketa gainditu zituztela eta orain
"intokable" batzuk direla. Eta hemen denok badakigu, funtzionarioei soldatak
jaisten ez bazaizkie beste zerbitzu batzuk kentzearen truke izango dela.
Alegia, krisiaren ondorioak errepartitu, eta bakoitzak zati txiki bat
asumitu beharrean, kasta batekoak libre daudenez besteen sorbalda gainean
erortzen dela zama osoa.

oier.



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to