Atzo Arrate Eguna. Eibarko jairik onena, duda barik.
Hortxe amaitzen da udia eibartarrondako; eta egun berezixa da gutako
gehixenondako.

Atzo be ederto pasau genduan, baina urtero moduan, harrittuta. Aurten
be, betiko hankasartze bardiñak (akatsak? hankasartziak? hutsuniak?...
zeuek ipini izena).

Posta-zerrenda honetan lerro batzuk idatzi bihar nittuan ointxe
bertan, baina konturatu naiz Leirek bardin-bardiña pentsau dabela. Eta
nik esan bihar nittuan kontuak bota dittu bere blogian. Hementxe:
http://eibar.org/blogak/leire/archive/2010/09/09/arrateko-jaixetako-hutsuniak

Laburpena:
- zergaittik hasten da erromerixia hain berandu? erromerixia 7etatik
11etara? eta hurrengo egunian biharrera? eta umien lehenengo
eskola-eguna? eta azkenengo autobusa 8.30etan?
- zergaittik da autobusa hain garestixa? edo, bestela, zergaittik da
parkiña hain merkia? zelan leike autobusan kontrako jarrera hori?
- zergaittik ipintzen dau Ertzaintzak kontrola Eibarren? Hau da,
Arraten ipini biharrian, behe-behian ipintzen dabe. zer zentzu daka
horrek?

Tira. Horrek 3 galderok urtero-urtero eitten doguz eibartar gehixenok
(ez naiz bape originala). Zentzuzko kontuak dirudixe... baina
urtero-urtero bardin.

Bueno, Leirek hobeto botatzen dittu beriak:
http://eibar.org/blogak/leire/archive/2010/09/09/arrateko-jaixetako-hutsuniak

Bide batez, atzoko egunaz beste 5 gogoeta:
- pozten naiz Arrateko ezpata-dantzia sendotzen dagualako
- azkenengo urtiekin konparauta, aurten txosna gehixago. ederto.
- atzoko erromerixako taldia ona; girua sortu zeban eta jendia dantzan
ipini zeban; ez da erreza.
- aurten jende gitxitxo. Lan kontuak? ohittura aldaketak? Baina giro politta.
- Eibarko jairik euskaldunenak dira, duda barik. Zer pentsaua emoten
desta. Arrautzia ala oilua?

asier
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to